XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

200 metrako lüja pista sintetikoa, V.T.T edo mendiko bizikletaz eraistea, 2000 metro goratarzünean den Arla kaskoala joaiteko telesieja, asto ibilaldiak, mini golfa, marmotak ikusteko parada, artzain etxoleen bijitak eta ibilaldiak, eskentza zabala proposatzen dü San Martiko Harriko lerragüneak üda hontan. Audela, denbora eijerrarekin bista paregabekoaren gozatzeko parada dükezüe. Inganio günea üztailaren 13tik agorrilaren 19ala zabalik date. Xehetarzün habororen ükeiteko San Martiko Harriko webgünean edo deit dezakezüe 05.59.66.20.09 zenbakiala.

Entzün René Erreçaret San Martiko Harriko lerragüneko süstazalea :

2150 euroko txeka bat esküratü düe bedera “Le panier souletin” eta “Les amis du château » alkarteek. Crédit Agricole Eskualdeko Kesak dütü proiektü berri ürgaizten IDL lagüntzen bidez. Orotarat, lau xedeak izanen dira lagüntürik, behinkoz « Le panier souletin » eta « Les amis du château » eramaiten diren xedeentako. Mementoko, laborantsa sailan lagüntza güti balinbada, kültür, sozial, ekonomia edo arkitektüra sailan lagüntza zonbait esküratzen ahal dira.

Entzün Juju Erbin Maule eta Atharratzeko Credit Agricoleko lehendakari ordaria :


Entzün Stéphane Urruty Mauleko Credit Agricoleko züzendaria : 

Xiberoko Botingoa edo sindikatak, Iratin eramaiten dütüan lan handiak aitzina ari dira eta üztaila ondarreko ürrentü behar lükee. Püblikoaren errezibitzeko eta zerbütxü güzien biribilkatzeko, eraikuntza handi bat altxatzen ari da. 18 etxoleen arraberritzeekin eta xendeen seinaletikarekin, orotarat 3 millu euroko inbestizamentüa egiten dü Sindikatak, %60 heineko sos lagüntzak hitzemanik zaiolarik. Hain xüxen, sos lagüntza horien biltzeko nekeziak zütüala jakinarazirik izan da Xiberoko Botingoako azken jüntan, Europa, eta Estadotik bereziki berantekin jinen beitira. Halere, xedearen bürüala eramanen dü sindikatak eta setemere hatsarrean egoitza berrian lan eginen düela segürtatürik izan da.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako bürüa : 

Bada 10 urte jadanik inzerzione sailan lan egiten düala Mauleko Interface alkarteak. Hargingoako lankiak ala zürgintzako lanen bidez, urte oroz dozena bat jente lotzen da lan mündüarekin. Alkarteak sos mailan nekeziak ezagütü baldin badütü, azken bi urteetan kontüen plomatzea kausitü dü. Egoera hauskor bada orano, bide honean direla erranik izan da biltzar nausian. Emazteen ganik galto azkarra beitü, gogoeta bat eramaiten dü Interfacek, emazteer egokirik den eskü lan süerte berri baten abiarazteko.

Entzün Luisa Berrogain Interface alkarteko kidea :

Azken 3 urteetan turisma sasu txarra egiten da xiberoan ! Arrazuak, aro txarra, krisa eta bakantzen iragaiteko maneretan kanbiamenak. Denbora gütien iragaitea jiten da Xiberoala, oro har, Kakuetako arroilek düelarik arrakasta handiena 60 761 bijitariekin 2010an. Xiberoko turisma bülegoaren ustez, eskentzak behar dü zabaltü beste eskualdetarat, holaz da abiatü alkar lan bat Baxe-Nafarroarekin. Bestalde, webgüne bat beharrezkoa da sail hortan eskazak agertü dira. Indar bat ere egin beharko da eüskara sailan, %20a Hego aldetik jiten da xiberoala bakantzen iragaitera.

Entzün Pierre Etchemaite Xiberoko Turismo bülegoko lehendakaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan