Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Epaitegitik
Emankizüna



ODACE alkarteak bere lana
SHEMeko hur zentralan deüs ez da galtzen. Hu
Mauleko Ofizialeen Lür Eremüan den Loca Soule enpresa handitzeko lanetan hasi da. Azken hilabeteetan, Sü Ehaileen aitzineko eremüan lür antolatzen ari dira Loca Soule egoitza berriaren eraikitzeko. Materialaren alokaidatzeko eta arranjatzeko leküaz gain, salgüne bat sortüko düe.
Departamentüko enerjien sindikataren biltzar nausia Maulen egin da, herrietako 300 bat ordezkarien parte hartzearekin. Botingoan
Negoziaketa gogorrak eta tiran igaran dira INTERSINDIKALA eta CHAUMES-eko ordezkarien artean. Intersindikalak galtatzen züan 10 euroz goratzeaz mila pintentzat ez dü lortü. Azkenean, abentüan ardi eznearen sasuko prezioak trinkatü dütüe eta prezio ezberdinak agertü dira. Lehenik, oinarrizko prezioa igaran urteko bera baratzen da 989€ mila pintentzat. Primak berak baratzen dira, A.O.C sor markan direnentzat 60€ mila pintentzat eta 10€ haborokin 500 000 zelülak alde pean direnentzat. Hatik, CHAUMES-ko züzendariak, ekoizpena eta ezne biltzearen denbora lüzatü nahi beitü, baldintza eta prezio berriak proposatzen dütü. Azaroa eta agorrilan ezne ekoiztüko direnentako 20€ haboro pakatüko da 1000 pintentzat. Hartarik landa, prezioa apaltüko da 10 eurotarat abentü - üztailan eta 9 eurotarat urtarilatik-arramaiatzeala. Erabaki horrek arrenkürak sorarazten dütü, eznearen prezioaren emendatzea ahül delakoz kargüen aitzinean.

