XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Jentartea  geroago eta ohartzenago da, erregei fosiloak agortzen ariko diren heinean prezioz goratüko direla eta energia berriztagarien üngürüan, bideak zabaltü behar direla. “Bizi “ mugimentüak, eta Xiberoa Herri Alkargoak antolatü mintzaldi-eztabadan hori argi baratü da. Leküko lürraldeak eskentzen dütüan paradak baliatüz eta ausardi politiko güti bat ükenez gaizak egiten ahal direla aipatü da. Bere aldetik, Xiberoa herri Alkargoak langile bat hartü dü, energia berriztagarien üngürüan lan bat egiteko, berezikiago, egürrarekin zer egin aztertzeko.

Entzün Jean-Pelle Iriart Herri Alkargoako haütetsia energia berriztagarriaz ardüratzen dena : 

Ekonomia sailaren builtarazteko delibero andana bat hartü dütü Xiberoa Herri Alkargoak setemereko biltzarrean. Lehenik, lantegi-mintegi berriaren eraikitzea beretsirik izan da. Bi eraikuntza altxatüko dira Mauleko elkitzean Gotaineko bidean, Argouague deitzen den günean. Lehen eraikuntzan, bi bülego eta 150 metra karratüko beste bi güne izanen dira, enpresa sortzaileentzat. Beste eraikuntzan, ofizialeek alokaidatzen ala erosten ahalko dütüen 150 metra karratüko 4 egoitzak izan dira. Orotarat, milliu bat euro igaranik inbestizamentüa eginen da. Bestalde, Alkargoaren zerbütxü ekonomikoaren züzendari postü baten sortzea deliberatürik izan da. Ekonomia hunkitzen dütüen sail güzien kudeatzea bere gain izanen dü. Azkenik, EPFL delakoaren bidez Mauleko kabale ehotegiaren kantüan den « Hôtel des routiers » etxea erosiko düala Herri Alkargoak jakinarazirik izan da.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza eta Herri Alkargoako haütetsia : 

Santa Grazin kokatürik den laminen ziloan beste balentria bat eginik izan da üztaila hontan. Leize ikerzale bolondres talde batek eraman lanari esker, bi gizon 140 metrolat lür pean joan dira eta lehentze da agitzen. Erran behar da, 1953tik goiti leize ikerlek ixeatzen düela gerogo eta barnago joaitea. 2009an 120 metrolat heltü züen eta aldi hontan 20 metro barnago joan dira. Holako lanen helbürüa da, hurren barnen edireiten den bizia ikertzea, harriak estüdiatzea eta ondoko urteetan orano barnago eta hürrünago joaitea eta jadanik eginik izan den kartografiaren garatzea prefosta.

Entzün Ruben Gomez Xiberoan den leize ikerlaria :

Maulen berriki sortü den Haupa enpresa osoki erre da, süte baten ondorioz. Aktibitatea jarraikiko düala, jakinarazi dü Pascal Bidart enpresako bürüak. Bilgünea eta bülegoa osoki xehekirik baldin badira, nausiak ez dütü besoak apaltü nahi. Mementoan, beste egoitza bat txerkatzen ari da Maulen edo üngürüneetan eta orai danik olio zaharren biltzen jarraikiko düala baieztatü deikü. Üdüriala, sütea elektrizitate instalazionetik abiatü litaike, Paxkal Bidarten araberan.

Entzün Pascal Bidart Haupa enpresako bürüa : 

Bada urte bat "Haupa" enpresa sortü dela Maulen. Kolektibitate eta jatetxe ezbardinetan baliatürik den olioa biltzen dü enpresak, filtratzen eta ondotik, Lyoneko enpresa bati saltzen deio bio erregeiaren egiteko. Aurten, xede berri bat plantan jarri dü Haupak, etxeko olioa biltzeko tresna bat ezarririk izan beita Carrefour saltegiko aparkaleküan. Printzipioa xinple da, pinta bateko ontzi bat erosten da 2 eurotan Mauleko Herriko-Etxean, Carrefour saltegian, Dani Coiffure edo Authentique saltegietan. Botila bete ondoan, bekanikan ezarten da eta tresnak beste ontzi bat emaiten dü, hütsa eta xahüa. Tresna berri hori heben gaintin bakotxa da eta Gipuzkoako Eko3R kooperatibak dü sorarazi. Pascal Bidart "Haupa" enpresako bürüak beste herrietan holako tresnen garatzea xedea dü. Xehetarzün haboroentako, Haupa enpresa edo Mauleko Herriko-Etxearekin harremanetan jarten ahal zidee.

Entzün Pascal Bidart Haupa enpresako bürüa : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan