Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Aldikoan aldi
Emankizüna

Allande Etchetto Larraintarra
Artxiboan



« Xeka Opari » erabilpenaren builtarazteko animazale bat hartürik izan da Pays Basque au Coeur, Hazparne, Garazi-Baigorri, Amikuze eta Xiberoko komerxanten batarzünen alkartean. Partikülarrak, enpresak ala alkarteak baliatzen ahal dütüe « Xeka Opari » delakoak. Bakotxak 10 eurokoa da eta Baxenafarroa, Xiberoko turisma bülegoetan eta
« San Martiko Harria » eta « Larra Belagua » bi lerra güneetako ardüradünek Transarlas xedea presentatü düe San Martiko Harrian. Xede honen helbürüa da, eski eta mendiko beste aktibitate eta inganioentako, mügaz gaintiko eremü algarrekilanko baten sortzea, edo zoin sasuan. Üda hontan, üda ala negüan erabilten ahal den lüja güne bat estrenatürik izan da San Martiko Harrian. 8000 jenteek baliatü düe eskentza berria eta garapen perspektiba honak zabaltzen dütü. 2013an, üngürümenaren hobeki ezagützeko ibilbide pedagogiko bat zabaltüko da ere. « San Martiko Harria » eta « Larra Belagua » lerra güneek, komünikazioa botz batez eginen düe hebentik aitzina, eskentza berrien ezagütarazteko.
Jentartea geroago eta ohartzenago da, erregei fosiloak agortzen ariko diren heinean prezioz goratüko direla eta energia berriztagarien üngürüan, bideak zabaltü behar direla. “Bizi “ mugimentüak, eta Xiberoa Herri Alkargoak antolatü mintzaldi-eztabadan hori argi baratü da. Leküko lürraldeak eskentzen dütüan paradak baliatüz eta ausardi politiko güti bat ükenez gaizak egiten ahal direla aipatü da. Bere aldetik, Xiberoa herri Alkargoak langile bat hartü dü, energia berriztagarien üngürüan lan bat egiteko, berezikiago, egürrarekin zer egin aztertzeko.
Arra freskatze eta azkartze lanek segitzen düe Maule gaineko gaztelüan. Xedearen lehen partea ürrentürik, setemere hontan bigerren partea hasiko düe harginek. Etxeberri enpresak dütü lanak eramaiten, Frantziako Hondarrearen arkitektoen kontrol pean. Lehen baliatzen ziren tresnekin lan egitea behartürik izan dira, ondorioz ikertzeak egin behar izan dütüe jakiteko nola ariko ziren lanean. Adibidez, harrien algar etxikiarazteko latxüna baliatürik izan da. Haitüen aldetik, eztabadak izan dira hargin eta arkitektoekin, non ondorioak ikusi diren negü hontan.
Ekonomia sailaren builtarazteko delibero andana bat hartü dütü Xiberoa Herri Alkargoak setemereko biltzarrean. Lehenik, lantegi-mintegi berriaren eraikitzea beretsirik izan da. Bi eraikuntza altxatüko dira Mauleko elkitzean Gotaineko bidean, Argouague deitzen den günean. Lehen eraikuntzan, bi bülego eta 150 metra karratüko beste bi güne izanen dira, enpresa sortzaileentzat. Beste eraikuntzan, ofizialeek alokaidatzen ala erosten ahalko dütüen 150 metra karratüko 4 egoitzak izan dira. Orotarat, milliu bat euro igaranik inbestizamentüa eginen da. Bestalde, Alkargoaren zerbütxü ekonomikoaren züzendari postü baten sortzea deliberatürik izan da. Ekonomia hunkitzen dütüen sail güzien kudeatzea bere gain izanen dü. Azkenik, EPFL delakoaren bidez Mauleko kabale ehotegiaren kantüan den « Hôtel des routiers » etxea erosiko düala Herri Alkargoak jakinarazirik izan da.

