Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Psikologia kronika
Emankizüna



Indüstria saileko ofizioen hobeki ezagütarazteko, Indüstriaren astea antolatzen dü Eüskal-Herriko Indüstria eta Merkataritza Kanberak. Martxo hontan, ikastetxe ezbardinetako 150 bat ikasleek eta langabezian andana batek, partaide diren Ipar Eüskal-Herriko 9 enpresak bijitatzen dütüe. Maulen Alkar enpresan, Sohütako lizeoko 20 bat ikasle izan dira. Helbürüa da, indüstriagintzako ofizioen itxüra hobetzea, bere lan merkatüaren eskentza eta formakuntzak ere ezagütaraztea. BTS edo ingeneritza bena ere CAP edo BEP heiñeko lanpostü ezbardin andana bat proposatzen dütü indüstriak. Ekonomiaren hirugarren sektorea da Ipar Eüskal-Herrian, 1750 enpresa eta 13000 langileez osatürik. Lanpostüen %18a indüstrian da.

Irabarneko jauregiaren estrenatze ofiziala egin da martxoaren 17an. Mauleko herriak erosi eta dirustatü düan jauregia,

Gazteek gaüzatü nahi dütüen xedeen lagüntzeko 6. CLEJ bat sortüko da laster Xiberoan. Bostgerrena ez bada ere osoki ürrentürik, bildürik izan den sos zionea apürtzen ari da. Hortakoz, berri baten abiatzeko behar agertzen da.
2150€ eman dütü Xiberoko "Crédit Agricole" banka etxeak Xiberoko bi alkarteer, Hebentik eta Kanta Xiberoari. Nola posible den ? Crédit Agricolaren baitan den IDL "Institut de Dévelopement local" kütxa bati esker. Sos hau, kültüraz edo sozialaz ardüratzen diren alkarteak lagüntzeko baliatürik da. Xiberoko Crédit Agricoleko administralariek deliberatzen düelarik alkarte baten lagüntzea, eskualdeko arduradüner xedea presentatzen deie eta haiek düe erabakitzen lagüntzea edo ez.
Borta zabalak izanen dira martxoaren 17an Irabarneko jauregian. Goizanko 10.00tan zabaltüko dütüe bortak, 12.00tan estrenatze ofiziala eginik date haütetsüekin. Egün orotan animazioneak izanen dira kitorik, zaldi pasealdi, zühaintzetako ibilbide eta beste. Hor dirate ere, Irabarneko jauregiarekin partaide diren aktibitate eskentzaleak. Jateko eta edateko izanen da egün orotan. Bestalde, antolazalek xiberoko margolarien obrak erakusgei ezariko dütüe jauregian. Beraz, bisita gidatüak egiten ahalko dira eta eskentzen ezagütza egin. Xehetarzün haborentzat, ikus 

