XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Altzaiko ur tratatzeko zentro berria estrenatü düe iragan neskenegünean. Obrek bi miliu eterdi kostatü düe eta ehüneko 70ko lagüntzak esküratü dütüe. Haütetsiak eta Kontselü Orokorreko kide zonbait hor ziren ikusteko ur zentroa nola ibilten den. Egün danik aitzina, Altzaiko ur düzüenek, ur sano bat edanen düzüe. Uraren tratatzeko azken teknologiak erabilirik beitira. Ura, arrainuntzi batetarik iragaiten da, non badiren arrain zonbait minbera direnak eta ura zikin bada hiltzen dira. Deiadar bat ere pizten da teknikalarien abisatzeko  ur hori ez dadin hel züen etxeetarat.

Entzün Anicet Erreçaret Altzaiko aüzapeza :


Entzün François Galin hur zentroko teknikalaria :

Donibane-Lohitzüneko  arrantzaleak Maulerat jin dira salmenta xüxen baten egitera.  Üztaila  hontan,  lehentze,   berrogei familiek arrain fresko zare esküalatü düe. AMAP sistema baliatüz, aitzinetik arrain komandak egiten  dira,  izenak hartüz  eta ordaintzez. Manatürik diren zareak ekarririk dira bena  ez haboro.  Azken arrantzükan bildü diren arrainak ekarririk dira eta azken xaxkian adibidez ürre arrain, legatza eta  berdel oso freskak ziren. Salmenta xüxenaren bidez, erosleak kalitatezko mozkinak erosten dutü prezio hon batetan eta arrantzaleari bere salmenta segürtatzen prezio xüxen batetan. Hilabetan behin salmenta eginen da eta ondoko hitzordüa agorrilaren 26ko finkatürik da Maule-Gaineko plazan.

Entzün Maider Sarasola :

Iratiko oihanaren üngürüko xedeaz hitzarmen bat izenpetürik izan da iragan asteartean, Otsagiko "Casas de Irati"-n, Zalazar eta Xiberoko sindikataren artean. Xede horren baitan Xiberoko partean, baita ere "Casas de Irati"n bi eraikin handi altxatürik izanen dira eta bi parteen arteko oinez ibilteko xendak lotüko dira.

Xiberoko partean, eraikinaren obrak 2011 urteko bedatsean hasiko dira eta urte bat iraünen düe. Xede hortaz xehetarzünak ekarri deizkü Xiberoko sindikataren lehendakaria den Jean Pierre Mirandek :

Espartinaren besta  ospatüko da igante huntan Maulen. Düala 50 urte Xiberoan, espartingintzak 2000 langile enplegatzen zütüan, egün soilik 80 langile direlarik, orano zabalik diren 6 enpresetan. Alde hortarik, kanbiamen handia izan bada, espartina bera ere, ütxüraren aldetik phürü franko kanbiatü da, berriz modan izan artino azken urteetan. Frantzian da merkatü nagusia, bena Europako beste Herrietan ere eijerki saltzen da eta arrakasta handia dü gazteen artean. Espartinaren feida honen bezperan, MEGAMen enpresa bürüa den Monique Marzarengana joan gira, bere enpresaren ezagützaren egiteko eta espartingintza zertan den ikusteko.
Entzün Monique Marza (frantsesez) :

Mündüko hamargerren leize handiena Xiberoan da, Santa Grazin. 1953an harpe-ikerzale talde batek atzaman ondoan, EDF leize barneko ur jauziari interesatü zen elektrizitatea ekoizteko xedearekin. 1960an lürpeko bide bat zilatü züan, bena azkenean ez zen elektrizitatea ekoizten hasi. Urte zonbait berantago, SHEMak züan ura gisa hortaz baliatü.
Dagün ostegünetik aitzina (üztailaren 1) pübliko zabalari zabalik dateke La Vernako leizea. Aramitzek, Santa Grazik eta Ereta herriek bat eginik ONF eta frantses speleologia federakuntzaren partaidetzarekin sortü da xede turistiko hau. 900 000 euro ezarri dütüe orotara leize handia güne turistiko bilakatzeko. Orotara bost langile ariko dira lanean, eta xede hontako partaideen aitzin ikuspenen arabera, egün bakotx 220 jente errezebitü behar lüküe.
Entzün Albert Aguiar, Santa Graziko aüzapeza :


Entzün Michel Letrone, 1953ko harpe-ikerzaleetarik bata :

Entzün Jean-François Godart, güneko ardüradüna :

{youtube}TBSLjnrrW_o{/youtube}

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan