XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Azia alkarteak bostgerren CLEJa (comité local d'épargne pour les jeunes) sortü dü iragan ostiralean, Ospitalepean antolatü züan biltzar nagusian. Hirugerren eta laugerren CLEJen bilana egin düe hatsarre batean, eta ondotik erran bezala bosgerrena abiarazi. Xehetarzünak eman deizkü, Aurélie Thill, AZIA alkarteko langileak.
Entzün Aurélie Thill :


Euskaldun gazteria alkartea ere hor zen, Baxenafarroan ere gisa hortako xede bat sortü nahi beitüe, xiberotarren adibidea jarraikitzez. Patxi Oillarburu Euskaldun Gazteriako permanentearekin mintzatü gira.
Entzün Patxi Oillarburu :

Clej berri hortan nahi badüzüe parte hartü, deit 05 59 28 67 62 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidealat mezü bat idatz.

 

Ezpeizen, bide bazterrean ikusten ahal da hegatz hau (peko argazkia). Egia da geroago eta haboro direla beren etxeetan ekiaren energia biltzeko taulak ezarten dütüenak, bena Jamboué enpresaren hegatza harrigarri da. 300 metra karratü dira orotara, ekiari so ezarririk izan direnak.
Pentsatzen ahal da Hugues Jambouéren ideia ausarta dela, eta konzientzia ekolojikoak piztürik jin zaiola... Funtsean egia da, bena bada besterik. Urtean, 36 000 kilowat ekoiztüko dütü hegatz berri horrekin, hots güti-gora-behera, 17 etxek urte osoan behar düen doia. Eta energia hori, EDFi saldürik izanen zaio prezio interesgarrian. Horrekin aski ez balitz, laster 700 metra karratü haboro plantan ezarriko dütü Jamboué enpresan.
Hugues Jambouéren hitzak entzün :


Artikülü honek parada emaiten deikü bestalde Herri Alkargoak antolatzen düan energia berriztagarrien erakustaldiaren berri emaiteko. Aurten, laugerren aldiz, Mauleko Jai-Alaian iraganen da azaroaren 6, 7 eta 8an. Berantago ere parada ükenen dügü horren aipatzeko.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan