Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Üdan ikasten jarraikitzen dügü !
Emankizüna



Düala egün zonbait aipatzen geneizüen Holzarteko zübüa negü hontan tenpestak eraman ondoan, Xiberoko Sindikatak lanen egitea deliberatü züala. Hobeki erranik, deliberatürik izan zen laster hastea, zeren eta jadanik pentsatürik züen lan horien egitea, bena berantago. Holzarteko zübü hortara joaiteko abiapüntüan, Logibarren (Larraine), bazen hogei bat urte lanak egitea eta günearen zaintzea galtatzen züela. Hargatik aterpetxeko nagusiak kexü dela argiki erakutsi deigü. Bere erranetan, Xiberoko Sindikatak Iratin indarrak ezarten dütü Holzarte bazter üztez, behar diren lanak egin gabe. Audela, dio internet eta beste bideetarik jakinarazi beita zübü famatüa zerratürik dela, sasua gaizki hasi düela eta segür da gaizki izanen dela orokorki ere.
Hatsantürik, bena Holzarteko zübüalat heltü gira aste hontan zaharberritze lanen berri ükeiteko. Eric Alcacebe xiberotarra han günüan haidürü, lan horietan parte hartzen beitü. Oritarazi behar dügü halere negü hontako tenpestarekin abantxü zübüa osorik erori zela, eta horren ondorioz Xiberoko sindikatak ez züala hautürik üken. Düala hiru aste hasi ziren langileak soketan txilintxautzen, lehenik alde batetik bestealat sokak eta kableak tiratzeko. Pentsatürik den bezala joaiten bada, lanak üztailaren 15eko ürrentürik izan behar lirateke.

OCM (Opération Collective de Modernisation) edo modernizatze operazio kolektiboa deitzen da programa, eta interesgarri bada ere, ez da hanitxenganik ezagütürik. Estatü frantsesa, eskualdeko kontseilüa, kontseilü nagusia eta Xiberoako herri alkargoako parte hartzearekin eta ODACEn artekaritza lanekin, material berri erosteko edo egoitza bat zaharberritzeko, sos kopurüaren %25 gibel ükeiten ahal lüküe galtazaleek. Haboroenik 36 000 euroko faktürak dira kontüan hartzen, eta horietarik 9 000 euroko lagüntza da proposatürik plan honekin.
Iragan astean Baionan izan zen bi gazteen kontrako auziarekin jarraikitzen dügü egün ere (xehetarzün güziak peko artikülüan atzamanen dütützüe). Beñat Etxebest ere entzüten ahal düzüe pean, nahi badüzüe alkarrizketa hau hobeki entelegatü.
Xiberoko sindikataren sos ütürriak bortüa, ihizteka eta egürra izan dira orai artino. Egürraren ekonomia erran gabe doa, bena beste bi sailak ere ez dira haboro hain fidagarri sosa sartzeko. Hargatik, Iratin abiatü düen xede berrian dütüe esperantza handienak (








