Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Zinema gelako egitaraua
Emankizüna



Aipatzen geneizüen bezala, herri alkargoaren azken bilküran Bildozen düala urte zonbait erosirik izan ziren lürren aipamena egin zen. 2,5 hektara dira orotara aurkeztürik izan. Bide handiaren bazter batetan ikusten ahal da (trenbide ohiaren aldean), nahiz oraikoz ez den gaüza handirik ageri ; doi-doia elektrizitatea, hura, gasa, internet hariak eta hura xahatzekoak dütüe plantan ezarri. 5 puxketan saldüko dütüe lürrak, 3300 eta 5000 m² artekoak direlarik. Metra karratüaren prezioa 18 eurotan finkatü düe interesatürik diratekean enpresentako. Gisa hortako lürrak izanen dira laster Atharratzen eta Irabarnen ere.Entzün xehetarzünak Dominika Bosq, herri alkargoako lehendakariarekin :
Urte oroz, bankaren kütxak gazteak lagüntzen dütü enpresa berri sortzeko edo zaharberritzeko. Urtea iragan ondoan berriz, sariak emaiten dütüe lagüntürik izan direner. Iragan astean gisa hortan Elkar enpresako Jean-Jacques Karrikiriborde, Hokigarai Gitem enpresaren arra harzale izan den Olivier Branco-Carvalho eta Mathieu Garat Barkoxeko okin berria sariztatürik izan dira.
kütxaren lehendakariak :
Kontseilü Orokorra ohartü da etxebizitzentako eskeintzen dütüan sos lagüngoa hanitxetarik jente zonbait bazter egoiten direla. Etxeak arraberritzeko, hanitxek ez dütüe ahalak, nahiz eta lan zonbait behar-beharrezkoak izan. Hargatik, ahal ttipienak dütüenengana ürrats bat egin dü Kontseilü Orokorrak. Sükaltea, mainügela, komitateak edo gelak arraberritzeko lagüngoa handia proposatzen dü. Baldintza zinez txarretan diren etxeak berritzea da xedea.
Xiberoko herri alkargoaren azken bilküran, 2010eko aitzinkontüak aurkeztürik izan dira, dagün bilküran bozkatü ahal izateko. Legar profesionalaren desagertzeak arrenküra berriak ekarri dütü, oraitik aitzina legarra estatüak bereganatüko beitü, eta herrietara gibel ützüliko. Sistema horrekin, 2010ean ber sos zionea üken behar lüke herri alkargoak. Bena ondotik, enpresek eta bizizaleek pagatü legarrekin behar lüke aitzina jarraiki. Ikusirik Xiberoan zonbat enpresa eta bizizale baden, lotsa dira sos gütiagorekin baratüko direla. Argibideentako, entzün Maite Lephaille :
Elkar enpresak ere, beste güziek bezala funtsean, krisialdi ekonomikoaren ondoramenak pairatzen dütü. Bena halere, aitzina joaiteko nahiküntearekin eta bezeroen txerka joaitearekin, beren bidetik jarraikitzen düe. Elkarren hatsarrean, bi gizonek sortü züen ikerlan enpresa eta egünko egünean hamar langileetara heltürik dira. Hortaz gain, Xiberoako herri alkargoaren azken bilküran jakin zen Elkarrek "pépinière d'entreprises" deitü günea erosiko düala. 

