XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Aipatzen geneizüen bezala, herri alkargoaren azken bilküran Bildozen düala urte zonbait erosirik izan ziren lürren aipamena egin zen. 2,5 hektara dira orotara aurkeztürik izan. Bide handiaren bazter batetan ikusten ahal da (trenbide ohiaren aldean), nahiz oraikoz ez den gaüza handirik ageri ; doi-doia elektrizitatea, hura, gasa, internet hariak eta hura xahatzekoak dütüe plantan ezarri. 5 puxketan saldüko dütüe lürrak, 3300 eta 5000 m² artekoak direlarik. Metra karratüaren prezioa 18 eurotan finkatü düe interesatürik diratekean enpresentako. Gisa hortako lürrak izanen dira laster Atharratzen eta Irabarnen ere.Entzün xehetarzünak Dominika Bosq, herri alkargoako lehendakariarekin :

Saridünak eta Crédit Agricole bankako ordezkariakUrte oroz, bankaren kütxak gazteak lagüntzen dütü enpresa berri sortzeko edo zaharberritzeko. Urtea iragan ondoan berriz, sariak emaiten dütüe lagüntürik izan direner. Iragan astean gisa hortan Elkar enpresako Jean-Jacques Karrikiriborde, Hokigarai Gitem enpresaren arra harzale izan den Olivier Branco-Carvalho eta Mathieu Garat Barkoxeko okin berria sariztatürik izan dira.
Crédit Agricole bankak besteek ez bezala krisaz güti sufritü düala erranik izan da, mütüalista izanagatik. Hala erran deigü Albert Hastoi Xiberoko Mathieu Garatkütxaren lehendakariak :


Bestalde, saria üken düan Mathieu Garat barkoxtar okinak bere enpresa sortü-berria aurkeztü deigü :

Kontseilü Orokorra ohartü da etxebizitzentako eskeintzen dütüan sos lagüngoa hanitxetarik jente zonbait bazter egoiten direla. Etxeak arraberritzeko, hanitxek ez dütüe ahalak, nahiz eta lan zonbait behar-beharrezkoak izan. Hargatik, ahal ttipienak dütüenengana ürrats bat egin dü Kontseilü Orokorrak. Sükaltea, mainügela, komitateak edo gelak arraberritzeko lagüngoa handia proposatzen dü. Baldintza zinez txarretan diren etxeak berritzea da xedea.
Kontseilü Orokorrak lan horien prezioaren %80 eta %85 artean bere gain hartüko lüke. Ondarra, interesik gabeko mailegü (emprunt) batekin pagatzen ahal litzateke. Argazkia ilüstratzeko ezarri dügü, bena etxea ez da bortxaz baldintza hain txarretan üken behar sos lagüngoaren galtoa egiteko.
Entzün Jean Pierra "Pepela" Mirande kontseilari orokorra :


Eta lagüngoa ezberdinetaz xehetarzün haboro ükeiteko, klika heben.

Xiberoko herri alkargoaren azken bilküran, 2010eko aitzinkontüak aurkeztürik izan dira, dagün bilküran bozkatü ahal izateko. Legar profesionalaren desagertzeak arrenküra berriak ekarri dütü, oraitik aitzina legarra estatüak bereganatüko beitü, eta herrietara gibel ützüliko. Sistema horrekin, 2010ean ber sos zionea üken behar lüke herri alkargoak. Bena ondotik, enpresek eta bizizaleek pagatü legarrekin behar lüke aitzina jarraiki. Ikusirik Xiberoan zonbat enpresa eta bizizale baden, lotsa dira sos gütiagorekin baratüko direla. Argibideentako, entzün Maite Lephaille :


Aurtenko aitzinkontüen egiteko, herri alkargoak kontüan hartü dü aitzineko urteetan, besteak beste haurtzaintegiekin, sos hanitx ezarririk izan zela. Hargatik, xede handi bat bera gei düe aitzina eraman : igerixkagia edo pizinaren zaharberritzea. Haatik, bi maneraz egiten ahal litzateke eta dagün bilküran deliberatüko düe zoin haütatü. Entzün Dominika Bosq, herri alkargoako lehendakaria :

Elkar enpresak ere, beste güziek bezala funtsean, krisialdi ekonomikoaren ondoramenak pairatzen dütü. Bena halere, aitzina joaiteko nahiküntearekin eta bezeroen txerka joaitearekin, beren bidetik jarraikitzen düe. Elkarren hatsarrean, bi gizonek sortü züen ikerlan enpresa eta egünko egünean hamar langileetara heltürik dira. Hortaz gain, Xiberoako herri alkargoaren azken bilküran jakin zen Elkarrek "pépinière d'entreprises" deitü günea erosiko düala.
Küriositatez hüilantü gira beraz Mauleko hospitalearen ondoan den günealat, beren ofizioaren berri hartzeko. Bi langile alkarrizketatü dütügü, eta heben Erik Etxart langile berriaren behatzea deiziegü proposatzen. Alkarrizketa hau bere osotarzünean eta Jean-Jacques Carriquiriborde Elkarren sortzailearen hitzak gure antenan entzünen dütützüe ondoko egünetan.
Entzün Erik Etxart :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan