XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Abendü hatsarreaz geroz, Mauleko Jai-Alaian Pitxukada izena düan Ogitartegia atzamanen düzüe. Ximun Dolhare eta Ode Rota bikote gazteak dü etxikiko. Lekü estrategiko batetan plantatü dira Mauleko kolegioa eta bi lizeoen artean, gazteak beitirate erosleak eta audela, lekü beita trafiko güttiekin. Astearen kursean, egün oroz zabalik date 10etarik 19etara prezio apaletan eta bertan atzamaiten ahalko dütützüe : amerikano panini, kebab, pastetx, lür sagar eta beste. Gehitzen ahal dügüna da, leküko mozkinekin lan egiten düela, adibide bat hartzeko Azkoria koperatibari erosten deioe gazna. Edateko atzamanen düzüe üsatüko edariak bena ez alkoladünak. Bestalde, neskenegün gaüez, beren kamiuarekin Zinka ostatü kantüan jarriko dira, besta zalek sabelaren betetzeko parada üken dezen.

Entzün Ximun Dolhare ogiarteko eta pastetx saltzalea :

Kanping Karez ibilten diren turister batzarri hobea eskentzeko, gogoeta eramaiten ari da, Eüskal Mendia Leader programaren beitan. Behar den bezala antolatürik diren güneak, izan ditian pribatü ala pübliko, eskaz dira orano eta ez dira aski ezagütürik komünikazioa eskazaren gatik. Eskentzaren hobetzeko, bürütürik izan den iker lanak proposamenak egiten dütü. Xiberoari doakionez bürütürik izan den estüdioak, Maulen eta Atarratzen güneen soraraztea proposatzen dütü. Iratiko kanping delakoan, güne baten antolatzea ere, bereziki lüzaz ber leküan egoiten direnentako. Kakuetan, zerbait pentsatü behar dela aipatzen dü estüdioak. Güne baten beharra agertzen da, kanping-karentako bai eta ere informazioaren zabaltzeko. Azkenean, deüs ez beita orano deliberatürik, turisma sailean lan egiten düen eragile pribatüer deia lüzatürik zaie beren xedeak ezagütaraz ditzen.

Entzün Yannick Velade Eüskal mendia Leader programaren turisma saileko animazailea :

EMAC enpresak eskualde hontan plastika nahaste sailean ari den enpresa bakotxa izatez, sekülako osagarri hona erakusten dü azken denboretan. Enpresa hanitx bezala, krisa ezagütü dü lantegiak bena bereziki 2007, 2008 eta 2009 urteetan. 2010an, ekoizpenak goratü dira, salmentak hon agertü dira eta audela, merkatü berri zonbait atzamanik izan dira. 83 langile badira Xiberoko EMAC enpresan. Autogintza enpresaren ekoizpen parte handiena balinbada ere, hegazkingintzako merkatü berri bat atzamanik izan da. Ariane süzirristan joanen diren piezak eraikitzen dira EMAC lantegian. EMAC enpresaren arrakasta explikatzen da bere historiarekin, 1953an sortü beitzen.

Entzün Chaffeuil jauna, EMAC enpresako nausietarik bat :

Lan mündüan belaunaldi ezbardinak kürütxatzen dira, bakotxak bere balore eta hezkuntzarekin. Egünko egünean, Y belaunaldiak dütü arrenküra handienak. Y taldean 25 eta 30 urte arte diren gazteak dira eta lanaz kanpo beste interesak badütüe. Ondorioz, galtoak eta beharrüneak argi dütüe, tenoreen aldetik adibidez. ODACE egitürak biltzar nausi egünean, Seguin-Babut anderea kümitatü züan, enpresa mündüan aholkülari dena.  Enpresa bürüer ahokatürik izan dena ‘‘Y belaunaldia’’ eta belaunaldi güzien artean algar lan bat eraman behar dela. Belaunaldi berrien etxekitzeko, enpresa bürüek haien üsantxak moldatü behar dütüe, gazteen berritzapen eta motibazioneen etxekitzeko.

Entzün Seguin-Babut anderea, enpresa mündüan den aholkülaria :

Xiberoa Herri Alkargoak eta ODACEk enpresa berrier batzarri hona eskeintü nahi deie. ODACEko biltzar nausian, xiberoko ekonomiaren gora beherak altxatürik izan dira. Biltzarre hortan Mixel Etxebestek hitza hartü dü, püntü beltzak aipatzez, krisa bezala bai eta perspektiba baikorrak emaitez geroari bürüz. Langei horietan dira, lür eremü baten eraikitzea enpresa berrien jinarazteko Xiberoala. Jadanik prestik ziren lür eremü güziak erreserbatürik dira. Dinamika berri eta azkar bat eramaiteko xedea düe, enpresa berri sortü nahi düen ganarat joaitez, Xiberoan planta ditian. Horrengatik, Xiberoa Herri Alkargoak lürren beharra badü. Bestalde, laborantsa aipatü dü Mixel Etxebestek, 500 familia hortaz bizi beitira. Etxen ardi gazna egiten düenek eta xüxenka aragia saltzen düener lagüntza bat ekarri behar zaiela, laborari zonbaitek ez beitüe merkatüko legeak beti ontsa ezagützen eta etxeko mozinak hobeki balio dezen.

Entzün Mixel Etxebest ODACEko Biltzar Nausitik landa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan