Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Hitzez hitz
Emankizüna



EBL enpresak «Galtzaberde» hodi berria presentatü dü atzo goizan Maulen. « Galtzaberde » hodia, ebietako hurrak eta hur zikinen biltzeko hodien berritzeko baliatürik da. Hantzarazten den galtza bat da, barnean düan erresiña gogortzen delarik hodia bilakatzen dena. Ekoizpena bera ez da berria bena haren ekeietan baliatzen den erresiña berria “styrène” delako ekei kimikorik gabekoa da. Lehenagoko erresiñak trabak eragiten zütüan hodien egileer eta hodiaren pausatzeko mementoan leküko bizizaleer bere ürrin txarrengatik. Ororen gain, üngürüramenarentako kaltegarria zen . «Galtzaberde» hodi berriak perspektiba handiak zabaltzen dütü. EBL enpresak ekoizpenaren bikoiztea esperantxa dü bi urte barne. Ondorioz, lantokia handitü beharko dü eta langile haboro hartü beharko dü.

« Erakusgiatik baratzegintzala », energia berriztagarrien, eko-eraikintzaren eta bizigia sanoaren Xiberoko 5. erakusgia bihar ostirala estrenatüko da Maulen. Aurtenko erakusgiak baratzegintza eta bizigia sanoa lehentze aipatüko dütü, eta üsatü bezala energia berriztagarriak eta etxearen antoladüra. Denboraz llabürragoa eta Maule-Lextarre erdiala hüllantarazirik dateke. Tresneria edo teknika erakusle gütiago badirateke, bena, ordariez, animazione eta hitzaldi-eztabadaka haboro. Badate beste berritzapenik ere, hala nola argindarrarekila ariarazten diren ebilgailüak. Bada orai urte bat Olivier Carascok modela ezbardinak saltzen dütüala kolektibitateeri bereziki. Partikülarrak ez dütü orainokoan sobera hunkitzen kario beitira eta kario egonen dira orano auto ekoizleak ez beitira interesatürik sail horren garatzeko. Aste bürü huntan argindarrarekila ariarazten diren ebilgailü modela zonbait enseatzen ahalko dira Mauleko plazan. Badate zer egin beraz ostiral eta neskenegün honetan Mauleko Kürütxe Xurieko plazan, Xiberoa Herri Alkargoak antolatzen düan energia berriztagarrien, eko-eraikintzaren eta bizigia sanoaren Xiberoko 5. erakusgian. Eta gogoan etxek ezazüe sartzea dohainik izanen dela.
Altzaiko ur tratatzeko zentro berria estrenatü düe iragan neskenegünean. Obrek bi miliu eterdi kostatü düe eta ehüneko 70ko lagüntzak esküratü dütüe. Haütetsiak eta Kontselü Orokorreko kide zonbait hor ziren ikusteko ur zentroa nola ibilten den. Egün danik aitzina, Altzaiko ur düzüenek, ur sano bat edanen düzüe. Uraren tratatzeko azken teknologiak erabilirik beitira. Ura, arrainuntzi batetarik iragaiten da, non badiren arrain zonbait minbera direnak eta ura zikin bada hiltzen dira. Deiadar bat ere pizten da teknikalarien abisatzeko ur hori ez dadin hel züen etxeetarat.

Xiberoko CLEJak 10 gerren urtebürüa ospatzen dü aurten. Horren kari,
Donibane-Lohitzüneko arrantzaleak Maulerat jin dira salmenta xüxen baten egitera. Üztaila hontan, lehentze, berrogei familiek arrain fresko zare esküalatü düe. AMAP sistema baliatüz, aitzinetik arrain komandak egiten dira, izenak hartüz eta ordaintzez. Manatürik diren zareak ekarririk dira bena ez haboro. Azken arrantzükan bildü diren arrainak ekarririk dira eta azken xaxkian adibidez ürre arrain, legatza eta berdel oso freskak ziren. Salmenta xüxenaren bidez, erosleak kalitatezko mozkinak erosten dutü prezio hon batetan eta arrantzaleari bere salmenta segürtatzen prezio xüxen batetan. Hilabetan behin salmenta eginen da eta ondoko hitzordüa agorrilaren 26ko finkatürik da Maule-Gaineko plazan.

