XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

ArseneEmazte bikote batek, espartiña enpresa sorkuntza bat egiten dü Xiberoan ! 26 urteko bi emazte, Charlotte Saunier eta Audrey Haspérue ARSENE SARL enpresa sortü düe. Biak xiberotarrak dira, espartiña ontsa ezagützen düe eta behar bat senditü düe modako espartin berri elibaten sortzeko. Oihalak eta mota bereziak dira, espartinak MEGAM enpresan eginaraziko dütüe. Beren estüdioak eta lanak baztertü dütüe projektü eder horren eramaiteko. Beren sorkuntzak edirenen dütüzüe "WWW.arsene-shop.com" webgünean.

Entzün Charlotte Saunier ARSENE enpresa berriko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika}

Aurten negüa lüze eta denbora txar izan da Iratin, elür izan da bena elür sobera ! Halere, hanko langileek eraman düen lanaren medioz, urtea aski hon izan da. 2012an, "Etxolen" betatze eta erreserbazione aski hon izan dira, iragan urtean beno hobeago. Azpimarratzeko, jiten diren turistak %80  Hego Eüskal-Herrikoak dira. Orai, elürra hur dadin eta bedatsia jin dadin haidürü dira ! Üda hontako lehen erreserbazioniak emanik izan dira eta sürprisa hona izan da krisa ez beita batere senditzen !

Entzün Josie Arrossagaray Iratiko güne turistikoaren ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

2 miliu euro igaranik inbestizamentü eginen dütüe turisma sailan Xiberoa Herri Alkargoak eta Basabürü-Barétous SIVU delakoek. Lehenik «Ahotik Beharriala» turisma sailako informazioen zabaltzeko sare bat eraikiko da, lürraldean 50 bat pantaila ezartez güne turistikoetan. Bigerrenik, sarea Atharratzen osoki berritüko den «Elissetche» Turisma Etxetik küdeatü eta elikatüko da. Turisma Etxean batzarriaz gain, langileen bülegoak edirenen dira. Hirugerrenik, Turisma Etxean, erakusgüne handi bat zabaltüko da. Bertan, Claude Labat Lauburuko kidearen partaidetzarekin sortüko den "Euskal Mitologiaz erakuska eszenografikoa" ikusten daiteke. Azkenik, Turisma Etxeko gibel aldeak berantolatüko dira, aparkagiak egitez eta berde güneak sortzez. Lanek aurten hasirik 2016 artino iraünen düe.

Entzün Yannick Levade Herri Alkargoan den turismako teknikalaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Bil Ta garbi zindikateko animazailek, larrazkeneko bilkürak bedatsealat aitzinatü dütüe. Urte oroz, informazione eta oharren biltzeko xiberoko ondarkinen kudeatzeaz, bilkürak antolatürik dira xiberoko herri ezberdinetan. Aitzinatze hau horra da, kexa hoilietan bitria ez beitate haboro bildürik üztailatik harat. Beste aipageietan, ondarkinen biltzeaz püntü bat eginen da, ondarkinak zer bilakatzen diren, gütitzeko eramaiten diren ürratsak eta beste. Hitzordüak dira apirilaren 2an arratseko 19.00tan Mauleko Zerbütxü günean, 4an Atharratzeko Etxahun gelan 19.00tan, apirilaren 8an Urdinarben 20.00tan Herriko gelan eta azkena 9an Barkoxen arratseko 20.00tan Patronaje gelan.

Entzün Maite Davant Bil ta Garbiko animazailea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xarrikota-Peko "Mendixka" ondarkintegi günean lanak hasi berri dira. Auzi bidetako baimen haidürü egon dira Bil ta Garbikoak lanen hasteko. Hots, martxoaren 26an segürtarzün osoz hasi dira, lanen üngürüan ez beita beste ele egiterik izaten ahal. Orai arte bezala jarraikiko düe, lanen aitzinamentüetaz komünikatzen eta Eüskal-Herriko ondarkinak Senpere eta Girondako ondartegietan bildüz 2014ko setemere arte, non esperantxa düen bi ondarkintegien plantan ezartea.

Entzün Alain Iriart Bil ta Garbi Zindikateko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan