XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Nola egin ez delarik arraharzalerik enpresa batetan ? Jean Camus, Bildozeko maiastürak, elkibidea ediren dü eta ez da hürrün joan bere segidaren atzamaiteko. Norek bere langileak beno hobeki ezagützen dü bere enpresa eta maiastürgoa ? Battitta Achigar Zihigar gaztea hasi da lanean Ezpeizeko maiastürekin düala 8 urte. Erran gabe doa, bere nausiak arrunt hari pensatü düala, ikusi düalarik bere erretreta hüilantzen. Battitta ez bazen gogozkatü bere kuntüan jartea, jakin düalarik nausi bere enpresa zeditzen züala (tresnak saldüz eta ateliera alokaidatzez) bere ikusmoldea arraikusi dü.

Entzün Battitta Achigar, Jean Camus maiastür enpresaren arraharzalea : 

Xiberoko Botingoak Iratin egiten dütüan lanak ürrentzekotan dira. Etxolen arraberritze lanak ürrentürik dira jadanik eta batzarri güne berria azaroa erdisüko ürrentürik date. Beraz, negüko sasuaren hasteko oro prest izanen da. Audela, Iratiko ostatüko joanarazle berriak haütatürik izan dira. Eiheralarreko hiru gazte lanean hasiko dira abentü hatsarrean.

Entzün David Tourreuil Xiberoko Botingoako züzendaria : 

« San Martiko Harria » eta « Larra Belagua » bi lerra güneetako ardüradünek Transarlas xedea presentatü düe San Martiko Harrian. Xede honen helbürüa da, eski eta mendiko beste aktibitate eta inganioentako, mügaz gaintiko eremü algarrekilanko baten sortzea, edo zoin sasuan. Üda hontan, üda ala negüan erabilten ahal den lüja güne bat estrenatürik izan da San Martiko Harrian. 8000 jenteek baliatü düe eskentza berria eta garapen perspektiba honak zabaltzen dütü. 2013an, üngürümenaren hobeki ezagützeko ibilbide pedagogiko bat zabaltüko da ere. « San Martiko Harria » eta « Larra Belagua » lerra güneek, komünikazioa botz batez eginen düe hebentik aitzina, eskentza berrien ezagütarazteko.

Entzün Jean-Claude Coste Aramitze eskualdeko kontseilü orokorra : 

« Xeka Opari » erabilpenaren builtarazteko animazale bat hartürik izan da Pays Basque au Coeur, Hazparne, Garazi-Baigorri, Amikuze eta Xiberoko komerxanten batarzünen alkartean. Partikülarrak, enpresak ala alkarteak baliatzen ahal dütüe « Xeka Opari » delakoak. Bakotxak 10 eurokoa da eta Baxenafarroa, Xiberoko turisma bülegoetan eta paysbasqueauœur.com internet günean edirenen düzüe.

Entzün Clémence Pourillou Pays Basque au coeur komerxanten batarzüneko süstazalea : 

Arra freskatze eta azkartze lanek segitzen düe Maule gaineko gaztelüan. Xedearen lehen partea ürrentürik, setemere hontan bigerren partea hasiko düe harginek. Etxeberri enpresak dütü lanak eramaiten, Frantziako Hondarrearen arkitektoen kontrol pean. Lehen baliatzen ziren tresnekin lan egitea behartürik izan dira, ondorioz ikertzeak egin behar izan dütüe jakiteko nola ariko ziren lanean. Adibidez, harrien algar etxikiarazteko latxüna baliatürik izan da. Haitüen aldetik, eztabadak izan dira hargin eta arkitektoekin, non ondorioak ikusi diren negü hontan.

Entzün Jean-Jacques Etxeberri Llargo enpresa bürüa eta lanen eramailea : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan