XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

"Herritar Zerbütxüa" garatü nahi dü Azia alkarteak Unis’Citéren partaidegoarekin. 
2010an sortü den "Herritar Zerbütxüak" 16 eta 25 urte arteko gazteentako da, herritar engajamentü baten ükeiteko parada eskentzen deie. Gazteek biazka edo hirunazka, 9 hilabetez astean lau egünez, bi egitüretan herritar lan bat eraman behar düe. Atharratzeko Azia alkarteak, dei zabaltzen dü  interesatürik diren gazte, alkarte edo egitürentako, harekin harremanetan sartzea.

Entzün Laurent Beguerie Aziako alkarteko animazailea :     


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

« SOKA » izenarekin espartiña enpresa bat sortu dü düala 3 urte Maider Dascon Xiberotarsa gazteak. Espartina modeloak asmatzen dütü eta gero Mauleko 3 enpresetan eginarazten. Haur, emazte eta gizonentako modeloak proposatzen dütü, larrüz eta oihal ederrekin. Modelo bakotxak eüskal herriko izen bat badü eta leheneko mudan eginik dira erran nahi beita esküz josirik direla. SOKA, espartiñak saltzen dütü kostaldeko saltegi zonbaitetan eta webgüne baten bidez. Üda osoan, Idauze-Mendin Soho etxean espartiña modelo güziak presentatzen dütü.

Entzün Maider Dascon SOKA enprasako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

SAEP Xiberoko hur sindikatak diagnostika handi bat eramanen dü urte batez. Bere eskü diren instalazioneak, odiak eta beste zer egoeretan diren, huraren kalitatea zer heinekoa den, hots Zindikatari doazkio güzia aztertüko da. Ikerlanek balio dükee egin beharren zerrendakatzeko eta lehentarzünen finkatzeko. Bere kostea hein handikoa beita, Kontseilü Orokorrak eta Adour Garonne hur agentziak beren gain hartüko düe. Bestalde, Mauleko Zentralan goiz ala berant lan zonbait egin beharko düala Sindikatak agertzen da, alüminiomaren herexa noiztenka atzamanik beita. Arrazo horren konpontzeko, haütüaren araberan 500 000 edo miliu bat euroko lanak egin beharko dira.  

Entzün Alain Brousset-Matheu Hur Zindikateko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoko Artzainak taldeak Lagarde enpresa arrahartü züan düala hiru urte. Bordale ondoko enpresa hori erosi züan, geroztik 9 langiletarik 21 enplegüetarat igaran dira. Lagarde enpresak alorretan arto edo zerealen ondarren xehekatzeko «Broyeur» bezalako tresnak edo bide bazterreko belharren mozteko « Eparreuse » bekanikak egiten dütü. Hiru urtez, Frantziako merkatüaren % 7en hartzea heltü da eta 10tara heltzeko asmüa dü. Kanpoko merkatüetan ere hasirik da saltzen, hala nola Estonian.

Entzün Jean-Philippe Dupeche Lagarde enpresako ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Mixel Etxebest Artzainak taldeko bürüa eta Lagarde enpresako arraharzalea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Uztailaren 1.tik harat kanbiamenak izanen dira ondarkin sailan. Alde batetik, Mauleko Ondarkintegi berria zabalik date, bestetik, bitrezkoak ez dira haboro kexa hoilietan bildürik izanen. Xiberoko lekü ezberdinetan pausatürik izan diren bitre biltzeko ontzi berdeetan ezari beharko dira. Ondarkintegi berria aldiz, Mauleko Ofizialeen eremüan kokatzen da, Serrano enpresaren gibelean. Arrauetan eraikirik izan den ondarkin berexgüne hori, kitorik da partikülarentako eta pakatzez enpresentako. Leküan berean, usatü ontziak edirenen dütützüe, plastika, bürdüin, kartu, etxeko tresneria elektronikoa, baratzeko ondarkin eta zurrentako ontziak. Berrikuntzetan, igeltsü eta mübleak bildüko düan ontziak ere edirenen dütützüe. Ahatze gabe, Xiberoa Herri Alkargoak konpostgailüak ere barreatzen dütü 10€ truküz.

Entzün Roger Borthelle Xiberoa Herri alkargoako haütetsia : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan