Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Atherei-en lehen merkatü gurmanta antolatürik da !
Larrainen, Betzüla trofeoa arra jiten da !

Hemen alkarteak biltzar nagusia Mauleko herriko etxean egin dü iragan astean. Ekimen berria plazaratü düe alkarteko kideek, zoinetan jenteen parte hartzea galtegiten düen. Web güne batek dü eskeintzen horrentako leküa, eta zehazki erranik, wiki batek. Wiki bat zer den bi hitzez argitzeko, interneten atzamaiten den arbel gisako zerbait da, zoinetan nornahik bere oharrak ezarten ahal dütüan. Gisa hortan, aipagei ezberdinetaz bakotxak bere iritzia idazten ahalko dü.
Helbidea hau da (klika) : http://wiki.hemen-herrikoa.org
Web güne hortan jorratüko diren geiak Hemen alkarteak dütü proposatzen ; kostaldea eta barnekaldearen arteko "beharrezko harremanak" edo abiadüra handiko treina eta jadanik badiren trenbideak adibidez. Xiberoko geiak ere eztabaidagei dira Hemenen baitan. Batetik, Larraiñeko aspaldiko xede bat : ahalmen ürriko jenteer batzarri egiteko günearena. Mauleko Agerria apezetxe ohiaz zer egin erraiten ahalko düzüe ere delako wiki hortan. Entzün René Harlouchet, Hemen alkarteko lehendakaria :
Azia alkarteak bostgerren CLEJa (comité local d'épargne pour les jeunes) sortü dü iragan ostiralean, Ospitalepean antolatü züan biltzar nagusian. Hirugerren eta laugerren CLEJen bilana egin düe hatsarre batean, eta ondotik erran bezala bosgerrena abiarazi. Xehetarzünak eman deizkü, Aurélie Thill, AZIA alkarteko langileak.
Entzün Aurélie Thill :
Ezpeizen, bide bazterrean ikusten ahal da hegatz hau (peko argazkia). Egia da geroago eta haboro direla beren etxeetan ekiaren energia biltzeko taulak ezarten dütüenak, bena Jamboué enpresaren hegatza harrigarri da. 300 metra karratü dira orotara, ekiari so ezarririk izan direnak.
Pentsatzen ahal da Hugues Jambouéren ideia ausarta dela, eta konzientzia ekolojikoak piztürik jin zaiola... Funtsean egia da, bena bada besterik. Urtean, 36 000 kilowat ekoiztüko dütü hegatz berri horrekin, hots güti-gora-behera, 17 etxek urte osoan behar düen doia. Eta energia hori, EDFi saldürik izanen zaio prezio interesgarrian. Horrekin aski ez balitz, laster 700 metra karratü haboro plantan ezarriko dütü Jamboué enpresan.
Hugues Jambouéren hitzak entzün :