XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Kasik 400 ikasle badüke aurten Sohütako lizeoak. 140 ikasle berri sartü dira eta ikasgai gelak orro beterik dira.
S, L eta ES sail orokorra egiten bada, zientzia ta teknika industriala üztartzen düan SIM eta STI ikasgaiak arrakasta badüe. Aurten orotarat 140 ikasle berri sartü dira. Aintzineko urtean STI sailako ikasle oroek beren Btsa kauxitü düe. Aurtenko xede berrietan ere, Erasmus izeneko ikasle zonbaiter batzarria eginik dateke, partikülarzki harremanetan dira hego eüskal herriko lizeoekin.

Aurten ere bai Mauleko Champo lizeoa beterik dateke. Hots 215 ikasle dütü baratze edo lan berdeetan bai eta moto edo laborantxako mekanikan formatzeko. Bestalde, maiatzean Frantzia osoko ikasleekin mantentze lehiaka antolatüko düe ondoko hiru urteentako.
Beste xedeetan 3 hilabetez Gineako 3 ikasle formatuko dütüe, helbürüa delarik honentako errisaren produkzionearen heinaren emendatzeko.
Azkenik, igaran urtean emaitza oso honak üken dütü Champo lizeoak, eta ikasleek hortik elki ondoan lana atzamaiten düe segidan.

Jean Bourda:

Kolegio eta lizeoetako sartzearen ützülia egiten dügü aste hontan, eta egün Atharratzeko kolegioa dükegü aipagei. Iragan ikasurteko bilan baikorra egiten dü kolegioko züzendariak, ikasle güziek Brevet-a üken beitüe eta audela hirugerreneko ikasle bakotxak haütatü züan bidetik jarraiki beitü ikasurte berria.
Kolegioan xedeak plantan ezarten dütüe ikasleen interesa pizteko, hala nola Pasaiarat bijita egitera joaitea, antzerki xede bat aurten berritüko dena, Frantziako bizikleta ützüliaz eraman lan bat eta beste… Aurten ere xede zonbaitek segida ükenen düe, eta berri zonbait ere agertüko.
Jean-Charles Fernandez kolegioko züzendaria :

Eskoletan bezala gaü eskolak ere bere sartzea egiten dü. Izen emaiteko epea atzo hasi da. Iragan urtean 110 ikasle baziren eta aurten beste hainbeste espero dütüe. Izenen emaiteko gaü eskolarat joan behar da dozier baten betatzeko, ta herri elkargoaren sos laguntza ukaiteko. Arrestiko 4 orenetarik aitzina zabalik da gaüko 8tarat. Bena Ikasleak xerkatzen badütüe, erakasle eskazearen dira. Lau erakasle jiten bazen, ez litaike haboro arrünküarik. Baldintza bakotxa da eüskararen emaitera eta gogo honez jitera. Gaü eskolako langile den Benat Espilek xehetarzünak emaiten dütü Ximun Uhturralt lankide berriari:

Xiberoko müsika eskola osagarri honean da. Bai sosen aldetik 300 euroko emaitza baikorrarekin ürrentzen beitüe urtea, eta 90 ikasle beitütüe aurtenko, hots igaran urtean bezala.
Halere eskola erritmoaren gatik azken urteetan ikasle galtze bat izan zen. Beste müsika eskoleetan zer egiten den so egiten düe, eta hortarik jin da formüla berri baten ideia. 7 urteko haurrek lau müsika tresna enseatzen ahal düe beren deliberoa hartü gabe ondoko urtearentako. Izenak jadanik hartürik dira , bena orano ikusten ahal da lekürik batzen direnez müsika eskolarat hullantzez.

Soazik Pineau:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan