XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Denetan bezal 2 urte konplikatü eta gero, alkarteak berriz bere aktibitate normala arrabildü dü.

Saskibaluan eta pelotan emaitza aski honak erdietsi dütüe urtearen kurtsean. Gazte mailek dütüe gaüza ederrak erakutsi bereziki pelotan. Finala zonbaitetara heltü dira aurten Gaztiak taldeko pelotakariak.

Hori orro aparte, Irabarneko plazako pala txapelketa joanarazten düe ere bai uda hontan.

Horren berri emaiten deikü Arnaud Lougaro-k Gaztiak alkarteko diharüzainak :

Xiberoan orroek kirola egiteko parada badüe !

Idaula izeneko alkarteak bere biltzar nausia egin dü Urdiñarben. 200 bat kidez osatürik zen alkartea aurten.

Helbürüa Xiberoko adin orroetako jenter kirola eginaraztea da.

Malgotasüna, bihotza, giharreak lantzen ahal dütüe jentek, gimnastika ariketen bidez, haien ahalen eta adinaren arabera.

Horren berri emaiten deikü Luisa Queheille-k Idaula elkarteko kirol erakasleak:

 

 

Xiberoko üngürüa nülatürik da!

Departamentüa berriz ere iranja kolorezko alertan da..

Ondorioz prefetürak jakinarazi dü kirol manifestaldiak oro nülatzen zütüala.

Xiberoan, “xiberoko üngürüa” izeneko lasterkaldia izan behar zen neskenegünean

Ez bada orano delibero ofizialik hartürik, Ondoko urtilat pusatzera pentsatzen due antolazalek.

62 ekipa baziren orano aurtenko,  meteoak 33° aipatzen zualarik.

Beste manifestazione hanitx nülatürik izan dira beroaren  gatik

 

Xehetarzünak Txomin Etxart antolaze taldekoarekilan: 

Previous Next

Urteko bilana arras baikorra bada, Nazional 1ak inbestizamentü galtatzen dü!

Baita beste taldeak ere aitzina eraman nahiak ere bai;

Urteko bilana eta dagün urtekoaren desafioak aipatzen deizkü Joimo Arhantzet Ziberoko ko-lehendakariak:

Sos lagüngoa baten emaiteko: https://www.helloasso.com/associations/zibero-sports-tardets/collectes/en-route-pour-la-n1

 

 

Giltzak: ,
Previous Next

 

Xiberoko üngürüa hüllantzen ari da !!

Laugerren edizionea da lasterkaldi gazte horrentako, taldeka proposatzen dena.

Oortarat 5 etapa, Maule-Mendikota, Santagrazi-Izarbe, Izarbe-Ligi, Ligi- Atharratze, eta ürrentzeko Atharratze-Atharratze , hots Atharratzeko üngürüa.

50 bat taldek beren izena emanik düe, bena orano leküa bada aitzineko edizionearen arrakastaren heinealat heltzeko.

Pyrenees-chrono webgünean orano izenak emaiten ahal dira arramaiatzaren 13 artino.

Lasterkaldia arramaiatzaren 18an iraganen da

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan