XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Agorrilaren 12an ostiralez erdi finalak 8 orenetarik goiti, eta agorrilaren 14an igantez finala goizeko 11 orenetan eta aitzin partida 10 orenetan.

Aurten nola iganen den esplikatzen deikü Didier Berasateguy betzüla trofeoren antolazalea :

Beñat Marmissolle xiberotar trail lasterkakaria trenpü gaitzean da !

69 kilometra eta 111 kilometrako bi trail irabazi dütü, bata Korsikan eta bestea La Plagne deitzen den bortüan.

Mündüko kopako Trail txapelketan diren lasterkaldietan parte hartzen dü.

Ondoko helbürü nausiak : Diagonale des fous lasterkaldi famatüa eta UTMB ultra trail mont blanc trail mündüko lasterkaldi inportantena.

Beñat Marmissolle :

 

Previous Next

Denetan bezal 2 urte konplikatü eta gero, alkarteak berriz bere aktibitate normala arrabildü dü.

Saskibaluan eta pelotan emaitza aski honak erdietsi dütüe urtearen kurtsean. Gazte mailek dütüe gaüza ederrak erakutsi bereziki pelotan. Finala zonbaitetara heltü dira aurten Gaztiak taldeko pelotakariak.

Hori orro aparte, Irabarneko plazako pala txapelketa joanarazten düe ere bai uda hontan.

Horren berri emaiten deikü Arnaud Lougaro-k Gaztiak alkarteko diharüzainak :

Urteko bilan baikorra Mauleko Rugbian !

Sasu eder batetarik elkitzen da Mauleko Rugbi taldea. Lehen ekipa Federale 1 mailan aritü da eta fase finaletan galdü dü Limoges-en kontre, Nationale 2-tik hüilan. Dagün urteko anbizione gisa ezarten ahal düe goiti joaite hori.

Gazteetan ere bai kontent dira bürüzagiak proposatütako emaitza eta joküaz. Pentsatzen düe mentüz üngürü zonbait haboro igaiten ahalko zütüela gaztek bena 3 kategorietan talde hon batzüen gainerat erori dira fase finaletan. Frantziako txapelketako fase finaletara arte heltü direla azpimarratzekoa da. Beñat Queheille-ekin, Mauleko rugbiko presidentarekin horren berri hartzen dügü:

 

Xiberoan orroek kirola egiteko parada badüe !

Idaula izeneko alkarteak bere biltzar nausia egin dü Urdiñarben. 200 bat kidez osatürik zen alkartea aurten.

Helbürüa Xiberoko adin orroetako jenter kirola eginaraztea da.

Malgotasüna, bihotza, giharreak lantzen ahal dütüe jentek, gimnastika ariketen bidez, haien ahalen eta adinaren arabera.

Horren berri emaiten deikü Luisa Queheille-k Idaula elkarteko kirol erakasleak:

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan