Berriak
![Herrietako berriak](/media/plg_jspeed/cache/images/0775a953447c139828ddd03b391b03d88a322284.jpg)
Mauleko SAM KARATE alkartean hasirik Parise ondoan (Crecy-n) Frantziako KARATE polo-an entrenatzen da orai Jennifer Zameto Mauletarra. 2016an frantziako txapelketa irabazi bazüan lehentze, Aurten bere 3 . txapela eraman dü. Eta üda hontan Japonian igaiten ari düen joku olinpikoetara joaiten da" sparring partner" gisa. Hau delarik beste atleta baten entrenamentü bikote gisa.
Agorrila urrentze hontan ere Europako txapelketan parte hartzea esperantsa du ere gazteak. Bere ibilbidea, geroa eta projetak aipatzen deizkü : :
Marcel Queheille Zalgiztarra bizikletako Euskal Herriko lehen izarra zentü da !
92 urteetan pausatü da eta bere ehortzetak bihar asteartean dira 10ak eta erditan
Marcel Queheillek Frantziako üngürüko etapa bat eraman züan 1959 Bordele eta Baionaren artean
Orotarat 5 frantziako üngürü egin dütü, Espanako vueltan ere parte hartü züan eta han ere etapa bat eraman.
Bere lasterkatzeko manerari esker eta Beti karreatzen züan bere bunet gorriari esker « debrü gorria » izentatürik zen
Egin geneion elgarrizketaren entzüteko parada:
Ostiral hontatik seteme erditsüala arte, astebürü oroz xiberoko 13 plazetan eskü hüskako partidetaz gozatzeko parada badate.
Lehiakaren xedeetaz, bikoteetaz eta beste ari zaikü Alain Mugurdoy:
Lehen partida ostiral hontan arrestiriko 6etan Hauzen.
Seetemeraren 3 . 4 eta 5an igaranen da aurtenko Mendi tinietako lasterka!
Ebilbide berriaz gain, beste xehetarzünak emaiten deizkü Robert Larrandaburu'k:
Politikari andana bildü dira neskenegün goizan Mauleko zanko balu zelai sintetikoaren estreinarentako. Mauleko herriko etxetik Labadot-en taldekoak bai eta Etxebesten-eneko zonbait agertü dira. Horrezgain Pepela Mirande eta Jean Lassale ere bai hor ziren.
Kasik 5 hilabete iraün düe obrek, hilabete 1 beharrean. Auzitegiala eramanik izan beitira obra horik, merkatüa galdü züenen entrepresengandik. Azkenik Mauleko herriko Etxea 10 000 euroko isün baten pakatzera kondenatürik izan da, proiektü deialdiak eta egin denaren arteko ezabardintarzün zonbait izan beitira.
Halere obrak ürrentü dira eta zelai sintetikoaz gain, atletika pista arraberritürik izan da, sareak eta argiak ere bai ezarririk izan dira.
Bortto Oyhenart SAM foot-eko bürüa :
Pepela Mirande Departamentüko kontseilaria :