XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Maulek sasuko lehen partida irabazi dü

Sasuko lehen derbia mauletarrentako !!

37-16, 5 entsegü eta bonuza biarnoko Olorue auzuaren kuntre, sasua ez zen hobeki abiatzen ahal.

Alta, trebazale kanbiamenarekin eta 12 eküatzekin taldean bazen inkiet izateko

Bena gazteek erakusi düe harekin kuntatü beharko zela aurten.

Dagün astean Lombezeko sohoalat beharko düe baieztatü abiatze hun hori

Benat Queheille presidenta eta Sébastien Jaca Mauleko trebazalea (foto sud ouest): 

Mendi tinietako lasterkaldia Atharratzerik abiatzen da

Bada orai 70 urte lehen mendi tinietako alsterkaldia edo « rallye des cimes «  famatüa abiatü dela

Aurten haatik 65gerren edizionea izanen da

75 abiazalekin, Parte harzale heina berxia baratzen da, eta lau irabazle ohiek parte hartüko düe aurten, bena ez Louis DRONDE liginagarra.

30 bat partizalekin aurten, Kartieleko gazteek gerogo eta haboro parte hartzen düe azken urte horietan eta hortaz botzik agertü da Phillipe Perez presidenta.

Kanbiamen ttipi zunbait proposatzen dira aurten urte oroz bezala, lehenik eta bat Atarratzerik partitzez ostiralean.

 

 

Johane garicoix iragan urteko irabazlea, robert larrandaburu antolazale taldean dena, eta Nicolas Arhie parte harzale dena lehentze aurten entzüten dütügü :

Previous Next

Frantziako finalak ziren igante arrestiri hontan Donapaleun.

Gazteen A heinean 30/22 nausitü dira xiberotarrak:

Aetz Etxart Sarasola:

Orhitaraz dezagün EHko txapeldün ere bilakatü zirela düala güti; baita B heinean Julen Lanouguere eta Txomin Sallaberemborde ere txapeldün izan berri direla.

Dagün asteetan Xiberok txapelgoaren kari ariko dira Xiberoko arrabotüetan.

 

Previous Next

-Larraineko Betzüla lehiaka ezinago ontsa ürrentü da bai bazkari eta bazkalondoen aldetik , baita 40/39 eraman beitüe Larrade anaiek Etcheverria-Sanchez'en eretzean.

Arño Jonnet:

-Xiberoko txapelgoan ere partida ejerrik ikusi dügü Maulen. Palaren ondotik 1. heinean Cachenaud-Maitia nausitü dira 30/28 Inchauspe-Lascor'eri.

Nicolas Urruty antolazalea:

Beñat Maitia 1. heineko partidaren irabazlea:

Mauleko Cesta Punta lehiakaz bildüma Cédric Samalbide-rekin:

Frantzia osotik jiten da Cesta Punta partida ikustera.

Justoki Mauleko Jai Alaian lehiaka abiatürik da. Ostiral arrats hontan azken finalerdia eta ondokoan finala:

Cédric Samalbide pilota batarzün bürüa:  

Ostiralean gaüko 8.30tan Mauleko Jai Alaian

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan