XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Hiru xiberotar aurtenko aviron bayonnais-ko talde profesionalan.

Erbinartegaray, iragan urtean heltürik, Orabe, aurten jinik, eta prefosta internazional abentüra aberatsa bizitü düan Camille Lopez.

Lehen prestakuntzako partidan, Erbinartegaray-ek entsegü bat ezari dü eta Camille Lopez-ek partida hasi dü.

Camille-n ganat hüllantü gira aurtenko sasua nola ikusten züan jakiteko:

 

Previous Next

Mendikotako errügbiko neskagaitzek arrestiri hontan abiatzen düe beren sasua.

Gaur beitükie beren lehen trebaketa.

Gazteen taldearentako 25 badira, lehen taldearentako 15 baizik ez dira. Hots errügbilari haboroen beharra balükie.

10 nakako lehiaketetan ari dira, eta iragan urtean bi taldeek esküalde heineko lehiaka eraman düe.

Elena Mainhaguiet:

Previous Next

Agorrilaren 5-etik hasirik, 3 ostiralez Cesta Punta badate Mauleko Jai Alaiean. Lehen 2 ostiraletan erdi finalak eta azkenean finala. Gaü oroz gazten partida 8 :30-tan eta ondotik profesional heinekoak 9 :30 altesean.

Miarritzeko mündüko txapelgoan ariko diren jokülariak badirate baita Mauleko jokülariak ere bai. Pro A maila hortan Damien Ourthe, Kevin Iturria eta Gillen Oyhenart eta gazten mailan, Romain Jouhanteguy.

Cedric Samalbide-k gaüaldi horien berri emaiten deikü:

 

Previous Next

2. laurden finalak igaran dira neskenegünean Liginagan.

3 heinetako partidak igaran dira, eta hiruak ejer nahiz eta ez bortxan emaitza tinkiekilan.

Pelota partidak eta gaitikoak aipatzen deizküe Antton Amulet eta Xabi Elgart antolazaleek:

Previous Next

Agorrilaren 12an ostiralez erdi finalak 8 orenetarik goiti, eta agorrilaren 14an igantez finala goizeko 11 orenetan eta aitzin partida 10 orenetan.

Aurten nola iganen den esplikatzen deikü Didier Berasateguy betzüla trofeoren antolazalea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan