XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Lantariek ekarpen handia badüe hur sisteman

Lantarien ekarpenetaz antolatü dü mintzaldi bat Su aski kolektiboak. Igaran neskenegunean Gers-en lan egiten düan Lily Castay Arbre et paysage 32 alkartekoa jinarazi due. Honek Sasien eta zuhainen inportantziaren erakastea eta hedatzea dü helbürü.
Horiek hur sisteman inportantzia izigarri handia beitü. Eta geroago eta gütigo erabilten dira sasiak xohoen mügatzeko.
Xehetarzün haboro Lily Castay ekilan :

Previous Next

Neskenegünean SEPANSO (alkarte ekologisten federazioneak), Les voix du saison (herritar alkarteak) eta BIZI (alkarte ekologista) bildü dira Xiberoko Bidearen xedearen salatzeko.
Igaran azaro ürrentzean, departamentüak lürren desjabetzeko boterea hartü dü. Lehenago, DUP edo Déclaration d’Utilité Publique bat eraman behar dü.
8 eta 10 miliu euro artean kosta dütüe obrak, eta sos hau bide berde baten egiteko erabiltera, edo den bidearen hobetzeko erabili behar dela dioie. Bide berri horrekin 40 sekunda baizik ez denez irabazten, sos xahützea dela dioie.
Orai bide horrentako bi posibilitate bada, jabeak hen lürren saltzeko ados badira urte ürrentzea beno lehen hasiko dira obrak, edo bestenaz 2025eko hasiko dira desjabetzen eta orduan dütüe eginen.
Frantxoa Camus Les voix du saison alkartekoa :

BLE alkarteak 30 urte!!

Zer kanbiatü da Biharko Lurraren Elkartean?

Nola ta zer xederekin sortü zen?

Dagün desafioak zoin dütie?

Thomas Erguy BLE alkartebürüa:

Apirilaren 30ean BLEko 22 etxelteen bisita antolatürik date.

Baita beste hitzordü hanitx ere berentago..

Peio Quihillaltek Axuria koperatifa üzten dü

« AXURIA » xiberoko laborarien arteko koperatifak bürüaz kanbiatzen dü !
Hamabost bat urteko lan bat eraman eta, Peio Quihilaletk bere leküaren üztea deliberatü dü.
Axuria kooperatifa aragi salzale bezala handitü da azken urte horietan 30 bat langiletarat heltü artino.
Zer etxeki düan urte horietaz galtegin deiogü Peio Quihillat-iri :


Peio Quihillalt laboraria bena ere Ligiko mera da, eta bere leküa Alain Lassere-ri üzten deio.
Jüstoki Axuriaren merkatüa beti hain huna da bazko huntan.
Merkatüa plomatü dela gora behera zunbaitetarik landa dioie profesionalek.
Bazkotik landa egüberriko merkatüak ere inportantzia handia badü.
Xiberoan hiru kooperatifa dira orotarat axuri salzale.
Xiberoko Sindikatüko aitzinkontüak honartürik!!

Neskenegün goizan Xiberoko Botingoako aitzinkontüak ziren aipagei nausiak.

Bena besterik izan da, hala nola sühaka, Irati idortea eta beste.

Horietaz ari zaikü Jacques Barreix sindikatübürüa: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan