XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Düala 10 bat urte egiten zen bezala aurten ere « Bortü bidean » izeneko besta plantatü düe Altzürükü aldeko gazteek.
Behi saldoen igaraiten ikusteaz gain, kartieleko  ardi manex bürü gorri, manex bürü beltz eta biarnes arrazakoen ikusteko parada zen.
300 bat pertsona jüntatü dira , bortüko sasuaren abiatzearen bestatzeko !
Erreportajea:


Bortüka bestatüko da ederki Ahüzkin!

Hamar bat urtez gabezian egonik, Bortükaren besta berriz plantatzen dü “bortü bidean” alkarteak.
Ahüzkiat bortükaren egiteko egünaldia izanen da.
15 bat saldo orotarat, haboroxik behiak bena ardi saldo zunbait ere.
Ideia da laborantxaren aitzinean ezartea manera baikorrez, zertako ez laborantxa-geien pusatzeko.
Maiatzaren 20ean iganen da, lehen saldoak 7 orenetarik goiti Altzürükürik.
Ondotik animazione franko eta bazkari bat proposatüko da ere.

 

Nathalie Jaury , Bettan Queheille , Ximun Epherre : 

Previous Next

Biolojikoan ari diren departamentüko 40 etxalteek beren bortak püblikoari zabaltüko dütüe.
Kabale, zühain, ogi egite ateleria, kabalen indarrarekin tiratürik diren bekaniken ariaraztea eta besterik ere deskubritzen ahalko dütützüe.
Xehetarzünak orro « defermeenfereme.com »

Edouard Exilar BLE-ko kidea:

Previous Next

Geroago eta laborari haboroek ardi eznea eznetegialat saltzeko partez, hobeki balorizatzeko etxaltean berean transformatzen düe. Haatik gure lürraldean ardi gaznan lazgarriko konkürretzia bada.  
konkürrentziari bürü egiteko, ardi eznearekin errezeta berriak agertzen dira azken urteetan.
Altzabehetin Joanna Baqué igaran urtean instalatü da, eta harek gazna xuriaren egitera deliberatü dü.

Esplikatzen deikü, Joanna Baqué:

Papogorria izeneko Joanna Baqué-ren gazna xuria atzamaiten ahal düzüe: Atharratzeko Casino-an, Sohütako Gamm Vert-en edo Mauleko Xirikotan.

 Hur edangarriak « chlore »aren ximia beharra badüa ?


Hur edangarriak « chlore »aren ximia beharra badüa ?

Euskal alkargoak hur edangarriaren kunpetentzia hartü düanaz geroztik, eremü oroetan ber joanarazteko manera plantatü dü.

Hurraren kalitatea txarra delakoz güneka , bortxatürik dira hunen tratatzera edangarri izan dadin.

Hartakoz « chlore »aren ximia nasaiki erabilten düe.

Osagarriarentako chlorak düdak emaiten dütüe inkesta zunbaitek eta güneka beste metodarik proposatzen dira hurraren kozadüraren zaintzeko.

Aspe ibarrean UV ekhiaren leiñürüaren indarrarekin tratatzen da bortüko hurra

Xiberoko Ligiko herrian petizione bat abiatü da chlore horren baztertzeko hurraren tratatzeaz

Herriko etxean eta herriko ostatüan edireiten ahal da.

Arnaud Peillen petizionearen joanarazlea:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan