XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Iragan urtearen etzian ühaitza %25-30az apalago da xiberoan.
Üda idorretik landa, negüak hala gisaz jarraiki dü.
Hortaz püntü baten egiteko komite bat bildü da departamentüan.
Xehetarzünak Allande Errezarret-ekin: 

Previous Next

Igaran ostegünean Kafe transmisioaren lehen hitzordüa antolatü düe AFI ta ELB gaztek.

60 bat jente hüllantü da Atharratzeko Prefostala.

ELB gazteko Kaiet Barberarena eta Bastien Garat instalatü berria entzüngei: 

Dagün kafe transmisioa Hazparnen apirilaren 13an, ostegünez ; hor gaia laborariendako « denbora nola libratu ?» date, arratseko 8.30tan.

Azken kafe transmisioa Lartzabalen date, maiatzan, GAEC edo beste maneretan elkartzea aterabide bat ote den ala ez gaiaren aipatzeko.

Previous Next

Elür hurteekin eta azken egünetako ebiteek arrantzükarien moralak altsatü dütüe, haatik kasik goregi ziren amüarrainen atzamaiteko.
Erran behar da aitzineko hilabeteetako idorteak hein bat inkietagarri zirela. Erreka eta ühaitzak apal izanik ere amüarrainen populakuntzen heinan ondoramen güti üken dütü.
Hortaz gain, txori batek arrantzükariak arrenküratzen dütü: itsas belea izeneko txoriak. Berriki xiberoan agertürik, bere ihizteka debekatürik da, eta urte osoan arrain franko jaten dütü.

Basabürüko APPMA arrantzüka alkarteak bere biltzar nausia egin dü, xehetarzünak lehendakaria den Nicolas Curutchague-rekin: 

Previous Next

Bil ta garbi sindikatak, ekonomi zirkülarraren builtarazteko inkesta bat eramaiten dü.
Industri eta profesionalen ondarkinen ardura ez badüe, norbanakoen ondarkinetaz axolatzen da sindikata. Igaran urtean batazbestekoan 644 kilo ondarkin urtuki du Ipar Eüskal Herriko biztanle bakotxak.
Zenbaki honen apaltzeko helbürüa dü sindikatak, eta horrentako ekonomi zirkülarra akuillatu nahi. Hontan adibidez beste bizi bat emaitera urtukirik diren ondarkineri.
Horrentako inkesta bat bada 5mn betatazen ahal dena : Bilta garbi en webgunean edo : https://limesurvey.cap3c.net/315985?lang=fr%20

Maitena Curutchet Biltagarbi sindikateko President ordea :

PAC berriaren galtatzeko mementoa jinik da...

PAC europako laborantxa lagüngoen ükeiteko dozierraren egiteko mementoa jin da laborarientako.

Memento gogor bat urte oroz kasik kanbio beita, hala nula 2023tik aitzina.

Kanbio nausietan, Erretretan diren laborariek ez düe haboro PAC-a galtatzen ahal , « laborari aktibo » nozione bat gehitü beitü Europak.

Bestalde « berdatze » sisetma desagertzen da eta « eko rejima » sortü da.

Hortan hiru haütü egiten ahalko dira eko rejima hortan sartzeko.

Hotx lagüngoen ükeiteko zorrotzako izanen da.

Deklarazionenegiteko apirilaren 1ean hasten ahalko da « telepac » webgünean

 

David Etchecopar Attuli laboraria eta Manue Bonus EHLG-ko teknikalaria: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan