Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Mik mak eta eüskal kültürak üztartürik
ODACE alkarteak bere bulegoa eta lehendakarigoa berritü dütü

« buru beltza » alkarteak bere marka sortü dü.
90bat hazle jüntatze dütü alkarteak, ardi bürü beltz arrazarekin lanean ari direnak.
Erran behar da aspaldiko arraza hunek ez düala oraiko arrazen ber eznezionea emaiten, eta ondorioz laborariek emeki emeki üzten düela.
Horri bürü egiteko sortü da alkartea düala 13urte, marka baten sortzez berriki.
Marka horren eraikitzearen lagüntzeko miimosa.fr webgünean sos biltze bat plantatü düe.
Ximun Lucu eta Bettan Aguer bagaia :
Sühakako sasua arrajin da, eta harekin üsatüzko eztabadak..
Azken egün horietan sühakako (bortüko süak) lehen kheotak agertü dira.
Teknika aspaldikoa da, süaren lotzea “bortüaren xahatzeko” laborarien arabera.
Üdako süteen kuntre eta ebilzalen xenden entertenitzeko elkibide bakotxa bezala presentatzen düe ere.
Kuntrekoek salatzen düe aidearen kozatze bat , oihan bazterren ahültze bat eta üngüramen eta biohanitxtarzünaren flakütze bat.
FDSEA laborarien sindikatüak sühakaren egünaldi batetara kümita dü prentsa astearte huntan
Sébastien Uthurriague FDSEAko bigerren bürüa eta Maider LLphitz departamentü laborantxa kanberako bürüa:
Allande Irritziti-k ardi eznearekin gazna blü edo urdiña egiten dü.
Atarratzeko Casino eta Mauleko Xirikotan erosten ahal da.
Allande Irritzitik bere gazna eta etxaltea aipatzen deizkü ...
Donapaleüko Errecart lizeoko gaztel lehen hiru postüak kauxitü dütüe aurtenko artzain lehiakan!
"Ovinpiades" izentatü dütüe horiek. Olorueko Soesh, Garaziko Frantsesenia , Berogaineko Bista eder eta arren Donapaleüko Errecart-eko 30 bat gazte bildü dira.
Parada gazten laborantxaren ikusteko maneraren aipatzeko:
Ovinpiades horietarat igan gira:
Bedatxe hontan frütatzeak enpeltatü gei balinbadütützüe : orai da txotxen biltzeko tenorea.
Frütatzeak azkarrago izan ditian üsü enpeltatzen dira, bildü adar edo txotx bat ondotik mota azkar bati lotzen zeio.
Bedatxean enpelatzen ahal dira, bena lehenik abentü eta urtarilan txotxak bildü behar dira.
Jean-Pierrot Larrory-ren Arrokiagako sagardoiaren gainti paseatzera proposatzen deiziegü: