XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Eüskal herrian laborantxa lürrak laborarier egon ditian eta horietan kalitatezko laborantxaren alte borrokan ari da Lurzaindia.
Joane Foirien-ek fundazionea aipatzen deikü, bai eta ere Lurzaindiako mementoko aktüalitatea:

Previous Next

Euskal herriko Mendiko Sindikaten Batarzünak, (Baigorriko, Oztibarreko, Xiberoko eta Garaziko sindikatak biltzen düüuanak) olhetaz diagnostika lan bat egin berri dü.
Egünko olhen egoera baten argazki baten egiteko, jakiteko non izaten ahal diratekean beharrak.
Orotara 240 bat dira erabilirik egünko egünean. Eta beste lurraldetan jabegoa püblikoa bada, xiberoan pribatüak dira. Oroek 2 jabe eta haboro dütüearik.
Xiberoan beti 15 olhetan langileak hartzen badütüe, beste 27etan ützültzez ari dira artzainak.
Ahülezia bat aldiz aipatu düe, gaitz zela artzain berri eta olha uzten direnen arteko harremanaren sortzera, horrentako Xiberoko Sindikatak artekari lana egin nahi dü.
Nathalie Jaurie langileak diagnostikaren berri emaiten deiku :

Kabalen zaintzeko lagüngoetan kanbiamena!

Orai arte artzainek 2 lagüngoen artean haütüa baldin baziren, orai ez düe haboro ükenen.
Lehen lagungoa 7.6.A izenekoa estatüak finantzatzen dü eta predazionearen kontre babesteko diren lagüngoak dira. Patou bat eta tai gabeko (24 oreneko) zainketa bat egin behar da honen ükeiteko.
Bigerrena : 7.6.B izenekoa eskualdeak finantzatzen dü eta mendi güneen xahatzeko emanik dira.
Orai, lehen lagüngoa baizik ez dela galtegiten ahalko jakinarazi dü estatüak azken bi urtetan hartz edo otso baten aztarna atzamanik izan bada.
Artzainek dakitenez, Xiberoan 2019an izan zen azken hesa, eta halere eremü hortan ützirik da momentüko.
Egünko artzaingoaren kanbiatzera ekarriko düala salatzen düe bai eta zainketa ez dela hebenko güneer egokitürik.

Benoit Thauzin artzaina :

Previous Next

Zentako ez brodakiak soinean ezar eta paseatzera joan ?
Elürrik ez da, bena haatik haize hegoari kaxü eman behar da mendi goretan.
Sasu hontako, Pipas Larrandabürük Sohütako Gaztelaia, Erretzü, Zalhagaine edo Irati eta Izarbeko güneetako ebilaldiak dütü aitzinean ezarten.
Kontseilüak ere emaiten deizkü :

Previous Next

Raphaël Valero gaztea Molbert familiaren lürretan instalatzen ari da. Hektara bat eterdirengainen frütatzeen üngürüko xede baten eraikitzen ari da.

Lehenik, zühain hazitegi bat abiarazi dü: zühainak enpeltatü eta handiarazi dütü : sagar, ahan, peska eta peatze biolojiko eta mota azkarrak.

Urtarilan sagardoi bat lantatüko dü üdan frütüen ükeiteko, arragak ere lantatü dütü bedatsean saltzeko.

Zühainen lantatzeko sasua beita, Rafaelek bere lehen zühain enpeltatüak saltzen dütü, ez düda Lanbarako Eiheragarai etxaltealat hüillantzea, deitzen ahal düzüe ere 06-86-10-63-13 zenbakilat.  

Bere xedea aipatzen deikü:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan