XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Axuria kooperatifak urte historiko bat egin dü

Axuria zer urtea !!

8miliuko saltzekin, hots 100ko 30ko goratze bat aitzineko urteari kunparatüz, « axuria » koperatifak bere historiako sasu hoberena egin dü aurten.

Xiberoko Axuria koperatifak axurki eta behiki saltzen dü europa osoan nahiz eta merkatü nausia Frantzian düan.

Itzalen aldetik, laborariek bizitzen dütüen fresen goratzeak eta koperatifak berak bizitzen dütüanak aipatü dira

25 langilekin koperatifa osagarria hunean da eta geroa baikorki ikusten düela jakinarazi düe biltzar nausiaren paradan ostiralean

 

Peio Quihillalt: 

Previous Next

1992an errebenio txerka, behi eznadünak bazter ützirik ahate hazkuntzan hasi ziren.

Geroztik bide egin dü entrepresak, Marie Laure eta Gérard Laxagueborde aitetamak erretretalat joanik, orai Cathy eta Patricia bi alabek düe joanarazten.

30 urteen ospatzeko, besta bat antolatzen düe ürrietaren 9an, igante hontan: egüerditan ttanko bixita, oren bakotxean züntzür buxtitzea, 2 orenetan apaidüa sükaltari famatüek prestatürik (leküak orro hartürik dira) eta bodega manerako apaidüa (hor leküak baratzen dira), 4 orenetan berriz bixita.

Gérard Laxagueborde-k etxaltearen historia aipatzen deikü: 

Agünaldia nola iganen den Patricia Pourillou-k aipatzen deikü: 

Previous Next

Laborantxako beste sailetan bezala, erleen aldetik bilana ezkor dügü.

Bena alde baikorelibat ere ediren dütügü Urdiñarbe Ohixeko Jean Beaudéant-ekin:

 

Giltzak:
xiberoko bortüetan ere hur mentsa

Hur eskazaz Xiberoko bortüak besteak beno gütiago hunkirik izan dira üda huntan.

Halerik ere, 2020an bezala, güneka hur tiratü behar üken dü xiberoko sindikatak, bortüetan diren ardi eta behi saldoak ez ditian trabatürik izan

Hartakoz, geroari so gogozkatze lan bat abiarazten züala jakinarazi düe neskenegünean egin den sindikateko azken biltzarran

Beste aipamen nausietan ihiztekako sasua eta eginik izan diren bideko lanak agertü dira

 

Jacques Barreix: 

Beaumartin-eko oihana bertan saldüko da

Euskal irratiak bildürik informazioneare arabera, Larrañeko « beaumartin » ala Bürdüñolako oihan historikoa bertan saldürik izanen da…

Hüllan 600 hektarako bago-oihan hori 18gerren mentüan jadanik indüstriarentako erabilik zen bürdüñolen (forges) joanarazteko, inkatzaren egitez.

Bildü dütügün informazionen arabera 3 erosle  proposatü dira : PEIO Etchelecou, eta laborantxako lürretaz axolatzen den SAFERa.

 

Marcel Accoceberry mera ohiari galtegin deiogü oihan horren historiaren kuntatzera: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan