XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Gohetxean laborariak biltzen dira beren kalitatezko muzkinen xüxenka jenter saltzeko: aragi, gazna, tisane, edari, ogi, baratzekiak atzamaiten ahal dütützüe besteak beste.

Laborari talde hortarik dinamika berri bat partitzen ari da, hitzordü desbardinak antolatü nahi dütüe laborantxaren üngürüan jentekin mementoen eta gogozketen partekatzeko.

Igaran asteazkenenan "Décolonisons l'écologie" dokümental bat hedatü düe, hortan Martinikako banana lantaketetan erabilik izan den chlordecone pestizida aipagei zen, eta ekarri dütüan iraultza ekolojiko eta sozialak. Esperantsa zen bezala eztabada piztü dü gei honek.

Antolatzen düen ondoko hitzordüetan, Gohetxearen aitzinean tinta handi baten egitea, edo bai eta ere abentüaren 7an, Bresileko “mouvement sans terre” taldeko bi militanteen errezebitzea. Hortaz xehetarzünak emanen deitziegü ondoko asteetan.

Asteazkeneko gaüaldian ginen, lekükotarzünak bildü dütügü:

Previous Next

Oskaxeko saretegietala eramaiten zütiegü Beñat Etxeto-rekilan:

Hori dü salatü dü astelehenan Santa Grazin Jeunes Agriculteurs (JA) sindikatüak.

2023tik goiti, Esküaldeak laborari gazteer emaiten diren sos lagüngoak (DJA izenekoak) beste maneraz partekatüko dütü.

Ordokietan sos haboro eman nahi dü eta bortüko eremüetan gütigo.

Hervé Chuburu Arospideren Santagaztarraren adibidea hartü düe apaltze horren erakusteko.

JA sindikatüko Iban Pebetek zer kanbiatüko den esplikatzen deikü:

Hervé Chuburuk bere etxaltea aipatzen deikü:

Laborantxako bekanikak gerogo eta karioago dira…

 Horri bürü egiteko laborariak CUMA alkarten bidez biltzen dira.

Horri esker beren ahaletan ez diren bekanikak erosten ahal dütüe eta alkarlanean partekatzen dütüe.

Departamentüan hüllan 400 CUMA alkarte badira eta CUMA bakotxak biltzen dütü hogei bat laborantxa.

Iragan ostegünean CUMA egünaldi bat Gameren antolatürik zen.

Ikustera jinik ziren laborarien artean paseatü gira:

Alkarrekin Gamereko CUMAren lehendakaria:

CUMA 640 eko lehendakaria: 

 

Behi eznadünak bekantzen ari dira Xiberoan

20 urtez behi eznadüneko laborantxak erdiz apaltü dira IPAR Euskal Herrian, Frantzian bezala…

Erran behar da eznearen prezioak gora behera handiak ezagütü dütüala lehen krisaz geroztik 2008an

Ondorioz, gazte gütiek hortan lan egin nahi düe eta beste zunbaitek üzten düe laborantxa süerte hori.

Azken hilabetetan halere prezioak berriz goratü dira 500 eurotan mila butilla (litro) ntako.

 

Behi eznadünekin ari den Johane Etchemendy Gohets iruritar laborariaren ganat hüllantü gira: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan