XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Didier Aguerre gaur xiberoko botzan

20 urte presontegian igaran ondotik, uda hontan libratürik izan da.

 xiberotar presune politiko bakotxa zen

 Orai Pagolarra bere herrian sarturik da

Parada hortan, oren bateko emankizun berezi bat proposaturik da gaur Euskal irratietan 7 etarik 8 orenetara.

 Hortan, bere bizia, ikusi dutuan kanbiamenak, bena beste aipamen franko barnatuko dira

 Zuzenean izatez behazaleek deitzen ahalko düe emankizun hortan parte hartzeko, galdoen edo oharren helaraztez

Didier Aguerre: 

 

Emanaldi osoa emankizun tartean edireinen duzue edo ere https://www.xiberokobotza.org/emankizuenak/4442-didier-aguer-xiberotar-preso-politiko-ohia klikatzez.

 

Orhi pünta zikintürik izan da!!

Frantziako neofaxista saldo batek burduinazko kurutxe bat ezarri du Orhiko bortüaren pünta ala tinian .

 Croix Citadelle deitzen den talde hunek bere facebook bezalako sare sozialetan agerrarazi du

 “Frantziaren burujabetzaren” nahikuntuaren erakusteko plantatu duela kurutxe hori erraiten due

Eskuin muturreko talde hau Frantziako gainti Nazionalistarekin loturik da

Neskenegunean  ezarririk izan da kurutxea, bena jadanik porrokirik  izan hantik igaran diren ezezagun elibaten ganik

Larraneko merak, entzunen duguna ondoko berrietan, bere kerexüa eta tristezia jakinarazi dü “orhiko txoriaren libertatearen sinbolo” bat delakoz bere ustez orhi pünta

 

Jean Dominique Iriart Larraneko mera: 

Previous Next

Eüskal alkargoko Xiberoko ordezkariek ikusi düe sosa zeren arabera eta zoin baldintzetan banatü sos hori.

Hortaz, baita Atharratzeko kirol gelaz eta beste aipageietaz ari zaikü Jean Pelle Iriart ordezkaria:

Orhitaraz dezagün euskal alkargoak, Iparraldeko haütetsi oroekilan düala azken erabakia.

Previous Next

Igaran agorrilaren 6an Estatü Kontseilüak ihizteka tradizionalen kontreko abisa eman dü. Azken hilabeteetan sare ihizteka adibidez debekatürik izan da laudeten eta bilagarroentako.

Arrenküatürik agertzen dira ihizlariak eta manifestaldi batetara deitzen düe setemeraren 18an Mont de Marsan-en.

René Erreçaret ihizteka federakuntzako ordezkaria :

Mont de Marsan-en bildüko dira ordüan ihizlariak setemeraren 18an goizanko 9etan, deia lüzatü düe « Baserriko tradizioak atxiki nahi dütüen » orroer.

 

Previous Next

Elki diren arrenküra nausietan, jenten pikotatzearen bortxatzea eta jente zonbaiten bazter üztea.

Beste manifestaldi batetarat deitzen düe dagün neskenegün egüerditan mauleko herriko etxe aitzinean.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan