XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Iragan asteartean epaitegiak deliberatü züen Mauleko Agerria Euskal Hirigune Alkargoaren eskü üztea eta beste proposamena baztertzea.

Deliberoa eta egiteko manera salatzeko alkarte berri bat sortü düe "Agerriako Lagunak".

Sébastien Challa:

Daniel Daraspe:

Hitzordüa asteart arratsan 8tan Urdiñarbeko plazan.

Giltzak: ,
Tzilintzau diren Mauleko ospitaleko langileak ezinbestean dira

50 jente bildü dira Mauleko ospitalean aitzinean ostegün arrestiri huntan

Mauleko ospitaleko 8 langile baratzen dira pikotatürik izan gabe eta tzilintzau hots lanean ari gabe.

Hots , Bi hilabete lanik eta hilabete sarik gabe…

Audela, aitzinetik eginik zütüen oren gehigarri eta RTTak ez dütüe arrabiltzen ahal.

Arrestiriko 3 orenetarik goiti Mauleko ospitaleko üngürüa egin düe beren kerexüaren jakinarazteko eta hitz ordü baten galtatzeko züzendariarekin.

 

Han ginen:

Agerria Eüskal alkargoarena da!

Euskal alkargoaren alde !

Mauleko Agerriako aferan, Paueko auzitegi administratibak muztü dü.

Bere zorren pakatzeko ezinbestean zen SEM Agerria, günearen joanarazlea

Ondorioz, Bi arraharzale presentatzen ziren Agerriaren arrahartzeko : bata, euskal alkargoak eramanik, bestea aldiz SEM agerriako akziodünelibat .

Paueko auzitegiak haütatü dü euskal alkargoaren arrahartze xedea.

Orai, güne hori kültür güne bezala altxatü nahi dü alkargoak.

Bestalde, gaztentako alojamentü elibatiri pentsatzen düe ere.

Louis Labadot Mauleko mera: 

Previous Next

Neskenegünean arrestiko 3 orenetan Baionako karrikak beteko dira alojamentüaren espekülazioari ez erraiteko !

Azken hilabetetan üsü aipatzen den arrenküra da : saltzen diren etxen eta alokaidüen prezioak azkarki goratzen dira, etxe hüts paketa dütügü karriketan eta bigarren etxebizitza geroz ta haboro ikusten.

Kostaldian problematika hortaz hanitx mintzatzen balin bagira ere, xiberoan ber arrenkürak dütügü.

Manifestaldia aitzaki gisa hartürik, Jean Pelle Iriart Aloze Ziboze Omizeko merarekilan mintzatü gira. Xiberoan arrenkürak zoin ziren, herriko etxeetan ze tresna baliatzen ahal zen eta herri alkargoan denbora horietan zertan zen etxebizitzaren problematika esplikatü deikü :

Previous Next

130 bat pertsona bildü dira igante egüertan Ütürzeretako lepoan Larrainen !

Denbora ez bazüen alte ere, EHbai-ek deitürik Xiberotik, Erronkarritik eta Zaraitzutik jinik hautetsiak eta herritarrak numbrean bildü dira.

Urtarrilaren 8tik Paueko prefetak Nafarroa, Baxe Nafarroa eta Xiberoa lotzen dütüan bideak zerratzea deliberatü züan. Islamiar terrorismoaren mehatxüa aitzaki gisa hartzez, San Martiko harriko eta Ütürzeheretako lepoak zerratü zütüan.

Herritarren eguneroko bizian dütüan ondoramenak ohitaraziz, Eüskal herrian mügarik ez dela honhartuko oihüstatü düe manifestalariek.

Nafarroako gobernamentüari baita Ipar eüskal herriko alkargoari galtegin düe honen alte agertzea eta Frantziari bere debeküa eküaratzea.

Ekimenaz baliatü dira ere azpimarratzeko hegoaldeko eta iparraldeko herrien arteko harremanak indartzeko nahiarekin jarraikiko duela.

Erreportajea hebentxe behatzeko :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan