XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Imerzionea: Idauzen BAI Larrañen EZ orano!!????????
Larraintarrek orano pazentziatü behar düe jakiteko imerzione sistema plantatzen ahal düenez.
Beste hiru eskoletan (Idauze, Aiherra eta Ortzaizen) baietza jin da bena ttipiñientako baizik ez... eta ez ama eskolako hiru heinentako galdeginik izan zen bezala ( grande section artino)
Jean Dominique Iriart Larrañeko mera prest da güdükan jarraikitzeko:

Renée Carrique-k ere esplikatü deikü nola iraganen den Idauze-Mendin :

Previous Next

"osagarri pass edo agiria" galtatürik da Xiru festibalean, ere bai.

Horrekin ez da ados Vivi edo Pierre Vissler, hortako parte hartü behar züan ikusgarriari üko egin dü:

Previous Next

Asteart arrats hontan Barkoxeko Txapelako eskola ohian "A lua platz" filma ikusgai date!

Filma beno dokümental bat da, engaiatüa, Parise bazterreko aüzoetan Errumaniako familia baten gora beharak kontatzen dütü;

Gaur arratseko 9tearik aitzina ikusgai, eta filman parte hartü düanari galto pausatzeko parada badükezüe.

 

Previous Next

Aste ondar hontan dateke Liberté aldizkariaren besta, neskenegünarekin agorrilaren 28an.

Egüna petanka lehiaka batekin hasiko bada, arrestiko 4ak 30 tan Israelen oküpazionea bizi düan Palestinaz hitzaldi bat badateke.

Ondotik egüna markatüko düan herritarren arteko eztabaida dateke. Mauleko ospitalea dateke aipagei. 2021urte hatsarrean, eztabaida frankotarik landa, erabakirik izan da Mauleko ospitalea Olorueko ospitaletik behextea. Mementoko züzendari berririk ez da heltü.

Eztabaidaren geiak dirateke : lehenik ospitaletako gobernantziaren politika, ondotik Mauleko ospitalearen geroa.

Gaüan aldiz, aihari eta kontzertü.

Jean Patrice Bassano-k esplikatzen deikü: 

Previous Next

Michel Etxebest Mauleko mera ohiak estatü kontseilüari dei egin zeion Mauleko haüteskunden arregitearen galtegitez.

Bi arrazuengatik : lehena kanpaina denboran Louis labadot-ren taldeak egin difamazionearen salhatzeko. Bigerren arrazua, meraren zerrendan 2 haütetsi ez beitziren Maulen bizi.

Estatü kontseilüak arrapostüa eman dü aste hontan. Clément Potier eta Jean Patrice Bassano Union Citoyenne zerrendako haütetsiek beren leküa ützi beharko düe.

Michel Etxebest erabaki hortaz kontent agertzen bada, Louis Labadot-k dio 2 haütetsiak legetan direla. Ez badü auziari dei eginen, erabaki hori politikoa dela salatzen dü.

Louis Labadot: 

Michel Etxebest: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan