XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Lema hori beharba entzün edo ikusi düzüe azken denbora horietan !

Nafarroan, Baztaneko Lekarotz herri ttipian xede konpreniezin baten kontre borrokan ari dira herritarrak.

Düala 10 urteko xede bat da : luxuzko hotel bat, golf animal bat eta aberatxentako 228 etxe eraiki nahi dira 200 biztanleko herri ttipi batetan.

Laborantxa lürren porrokitzea, oihanen desagertaraztea, herriko giroa haustea eta kapitalismoaren interesak jarraikitzea leporatzen düe Baztango herritarrek Nafarroako gobernamentüari.Herriaren kontreko interesetan jokatzea salhatzen düe.

Herri mugimentüak obren blokatzea erabaki züan. Akanpaleku bat proposatüz, EHko lekü güzietari sustengü ükan düe buldozer eta beste tresnen eküarazteko. Apirilaren 23tik obrak eküratürik dira.

Jüje Thiry eta Iulen Guiresse han ziren, dena esplikatzen deiküe :

Manifestazio handi batetarat kümitatzen zütüe Lekarotzeko herritarrek, indarrak batü nahian, neskenegün hontan arrestiko 17ak30etan.

Xiberotarrek 15ak30 Coucouan alkartzea proposatzen düe, autoak partekatzeko.

Previous Next

Euskal presoner süstengüz, 50 bat pertsona bildü dira neskenegün goizan Orhin Sare eta Bakegileek deitütako ekitaldian.

Denbora ejerraekilan eta haize buhakaden artean, tinian heltü eta algarrekin jan düe.

Hanko giroa beha ezazüe :

Previous Next

20 urtez preso egon ondotik, arramaiatz eta agorril artean etxerat sartü behar lizate Pagolako eüskal preso politikoa.

Hortako batzarriaren pestatzen hasi dira herriko mürrüan tintaketa kanbiatzez.

Harat eramaiten zütüegü Asisko Urmeneta ta Jean Claude Aguerre anaiarengana:

Previous Next

Alderdi komünistak departamentüko bozketan lema hau haütatü düe "zaintzen düan departamentü bat; herrian lan, bizi eta ekoiztü".

Jean-Patrice Bassano eta Annie Cazaban dira haütageiak. Bata Mauleko ta bestea Sarrikotapeko haütetsi.

Ordariak Florence Labadot ta Patrick Escos dira.

Jean-Patrice Bassano:

Orhitaz dezagün bozkak arramaiatzaren 20 eta 27an diratekeala.

Previous Next

Maiatzaren 1eko langileen egüna 2 günetan antolatürik zen Maulen.

 

CGT, FSU eta FO sindikatüek Mauleko xerbütxügüneala deitü züen “ensemble pour les droits sociaux et les libertés” aldarrikatzez.  80 bat jente bildü da hortan.

 

Bestalde 150 jente beno haboro jüntatü da; hor LAB sindikatüaz gain hainbat alkartek deitü züen “kapitalismoaren kontre klase borroka” lemapean. Hitz hartze ezbardinetaz gain karrika ünürü alageratü bat egin da.

Harat eramaiten zütüegü:  

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan