Berriak

Asteart arrats hontan Barkoxeko Txapelako eskola ohian "A lua platz" filma ikusgai date!
Filma beno dokümental bat da, engaiatüa, Parise bazterreko aüzoetan Errumaniako familia baten gora beharak kontatzen dütü;
Gaur arratseko 9tearik aitzina ikusgai, eta filman parte hartü düanari galto pausatzeko parada badükezüe.
Michel Etxebest Mauleko mera ohiak estatü kontseilüari dei egin zeion Mauleko haüteskunden arregitearen galtegitez.
Bi arrazuengatik : lehena kanpaina denboran Louis labadot-ren taldeak egin difamazionearen salhatzeko. Bigerren arrazua, meraren zerrendan 2 haütetsi ez beitziren Maulen bizi.
Estatü kontseilüak arrapostüa eman dü aste hontan. Clément Potier eta Jean Patrice Bassano Union Citoyenne zerrendako haütetsiek beren leküa ützi beharko düe.
Michel Etxebest erabaki hortaz kontent agertzen bada, Louis Labadot-k dio 2 haütetsiak legetan direla. Ez badü auziari dei eginen, erabaki hori politikoa dela salatzen dü.
Louis Labadot:
Michel Etxebest:
Igaran astelehenean Mauleko kontseilüan aipagei desbardinak izan dira.
ZAD (Zone d'aménagement différé) bat sortü nahi da, preampzioneaz baliatzeko.
Xehetarzünak Louis Labadot eta Beñat Elkegaray-ekilan :
Xede hori aipagei nausia balin bazen jakin ere :
Herriko langile zonbaiten kontratüak handitü direla : 28orenetik 35ilat astean, oren gehigarri paketa egiten beitzütüen.
Lur erremü bat saldürik izanen da Mitikileri, haiek galteginik eta herri alkargoari kürütxe gorri ohiko bastimentüa.
Beste aipageietan : SAM bizikletakarien egongiat eramaiten düan karrikak Marcel Queheille bizikletakari famatüaren izena hartüko dü !
ONF eta estatuarekin izenpetüko den finantzamentü plan berriaz lotsa dira herriko etxeak. Eta horren aipatzeko bildü dira ez ohizko biltzar nausi batetan ACOFOR-ekoak (departamentüko oihandün herriak biltzen dütüan alkartea).
2014etik jadanik zerga bat gehitürik izan zaie. 2 euro hektarakoa (hatsarrean 14eurokoa izan behar zena bena mobilizazioneri esker apalarazi züen). Finantzamentü plan berrian 14 euro hektarako igan nahi da eta horrezgain 500 postü elki nahi dütüe ONF an.
Honen salatzeko mozione bat bozkatzera herriko etxe guzitan deitzen due. Esperantxarekin plan honen ezeztatzera.
Xehetarzünak oro Milou Castan alkarteko bürüarekin :
Mauleko agerria Baiona-arte aipatzen da !
Oraikoan euskal elkargoako bürüa den Jean René Etchegarayek elkibide bat proposatzen dü, euskal elkargoaren bidez
Louis Labadot Mauleko merarekin prentsaitzineko bat etxeki düe Baionan
Zer erranik izan den entzüten dügü :
