XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

EHbai eüskal mendian irabazteko esperantxarekin!!

1.üngürüan Pepela Mirande eta Annick Trounday nausitü baziren 1.400 boz habororekin, zentako irabazteko esperantxa düen eta zentako abstentzioa hain gora izan den (%53) esplikatzen deikü EHbai'ko Anita Lopepe'k:

Previous Next

Departamentüko bozetan, eüskal bortüan, JP. Mirande eta Annick Trounday nausitü dira bozen %52rekin. %50 gaintitü badüe ere, zerrendetako (inscrit) %23.3en bozak dütüe, eta %25a beharrezkoa da lehen ützülian berean igaiteko.

Jean Pierre Mirande:

EHbai'ek %37a egin dü, arren 2. ützülian date; Frantxoa Camus:

Komunistek %11 egin düe eta %12.5a egin behar züen 2.ützüliala igaiteko; J.Patrice Bassanot:

Azpimarratzekoa heben ere abstentzioa %53koa izan dela.

Eztabada gaitza barda xiberoko botzan

Departamentüko bozkak ez dira sekülan hain hüllan izan.

Eskualdeko bozkekin batetan eginen dira aurten igande huntan arramaiatzaren 20an eta ondokoan, arramaiatzaren 27an

Parada hortan, barda, gure « euskal bortüa » deitzen den kantonamendüaz eztabada bat proposatü deiziegü

Kandidatak oro agertü dira zozial, alojamentüa, bideak ala orano eüskararen geroaren aipatzeko

eztabada heben:

Previous Next

Iganteko nazioarteko errefusiatüen egünaren kari, Maulen jünta bat antolatürik zen neskenegünean.

Han ziren Gerogiako familia, süstengazale, haütetsi baita Batzarri alkartekoengana joan gira:

Previous Next

Azken hilabetetan üsü entzün da leküko gazteek ez düela alojamentürik atzamaiten edo etxerik erosten ahal.

Kezka horrekin bat egiten düe EHbai alderdikoek.

Etxebizitzaren üngürüan eztabaida sortü nahi düe. Hartako Ipar euskal herriko herriko panelen azpin pankarta eli bat jarri dütüe. Etxe hütsen kopürüa edo bigarren etxebizitzen kopürüa agerri da.

Xehetarzünak Egoitz Urrutikoetxeaekilan :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan