XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Igaran urtean maiatzaren 1eko karrikaldia ezeztatürik izan bazen, ez aurten.

Aberatsak aberasten diren artean, Covid'aren aitzakiarekin langileen baldintzak larritü dira orano haboro.

Jojo Malharin LAB sindikatükoa:  

LAB sindikatak beste hainbat alkarterekin hitzordü emaiten dü 11.30tan Mauleko kürütxe xurian.

CGT, FSU eta FOk haatik 10.30tan Mauleko xerbütxügünean.

EH bai ere bai!!

Frantxoa Camus bildoztarra eta Anita Lopepe prest dira departamentüko bozkentako !!

Haren lagüntzeko, xiberoko EH Bai-en dinamaika azkarran sartürik diren lagüntzaleak eta bi ordaiak : Maite Pitrau Atarratzeko mera eta Mattin Etxeberri.

Ekologista, feminista eta euskalzale bezala abiatzen dira arramaiatzeko departamentüko bozkentako.

Herritarren süstengüen biltzen hasirik dira eta jadanik 500 izen bildürik dütüe

 

EH baieko bi haütagaiak: 

Previous Next

Igaran ostiralean Mauleko kontseilüan aitzinkontüa borkatürik izan da.

Eztabaida eta piko izan bada ere denak onartürik izan dira.

Oposizioko eta gehiengoko haütetsiak entzüngai:

Bestalde, eüskararen süstengatzeko batzorde baten sortzea ere aipatürik da.

Previous Next

Galto baldin bada ere, ez da etxebizitza sozialen eskaintzarik ipar eüskal herrian, eta bereziki kostaldean.

Igan neskenegüneko euskal alkargoko bilküan, PLH etxebizitzen eta bizitegien gogoeta eramanik izan da alde batetik, eta aitzin kontüa bestetik.

Etxegintzako spekülazioak bizizaleak barnekaldealat pusatzen dütü geroz eta haboro. Arazo hori bürü egiteko lan bat eramanik izanen da Eüskal hirigüne alkargoan.

Bestalde, aitzin kontüak aipatü dira bilküra huntan, eta haütetsi ttipi hanitxentako ez da aija izan teknikalarien lana barnatzea. Hortarako taldeka lan egiteko proposamena egin da, dagün aldietan eztabaidatüko dena.

 

Egoitz Urrutikoetxea haütetsia : 

Previous Next

2020eko büdjetaren aldetik, ez ohiko urtea izanda. Partikülazki Iratiko etxolentako : 3 hilabete eta erdiz zerratürik izan beidira.

Bortüa ere aipagei izan da. Bakaden prezio goititü düe, haien ustez sos lagüngoak apürtüko beitira ondoko urteetan. Ardientako 2euroetarik 3etara iganen da, behientako 14etarik 21etara eta monturentako 28tik 42at. Turistentako bortüan errespetatü behar diren eginbeharrak ohitaraziko dütüan panelak plantan emanik izanen dira.

Ihiztekako antxerak maiatzaren 15an egin behar zütüen Atarratzeko merkatü zerratüan. Mesüra berriekin ikusi behar düe nola egiten ahalko dütüen.

Jacques Barreix:

Josy Arrossagarray, Iratiz: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan