Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

40 minüta iraün dütü astelehen arratseko Mauleko kontseilüak.
Galto ofizialak oro aho batez onartürik izan dira.
Beste maneraz jin diren galtoek ez düe eztabadatzeko baimenik üken.
Bildüma Louis Labadot merarekin:
Xede hanitx baldin badira lan hanitx eginik izan da Urrüstoi-Larrabilen.
Etxe ta etxalte arra hartze, ilherri moldatze, bide erregülarizatze eta beste.
Allande Davant herriko aüzapeza:
XEEK xiberoko spekülazionearen kuntre güdükatzen den kolektiboak eztabada gaüaldi bat proposatzen züan Urdiñarben ostirale arratsean.
Han berean, Gotañe, Lakarri, Ligi, Aloze eta Atharratzeko merak hüllantü dira.
50 bat jenteen aitzinean, mera bakotxak zer güdüka eramaiten züan bere herrian esplikatü dü eta ondotik behazalek beren oharren egiteko parada üken düe
Paradaz baliatü dira hautetsiak salhatzevko Xiberoko poloan espekulazionearen geia ez zela aski barnatzen. Lakarrin egin zen manifestaldiat deitü aparte ez beitzen lan sakonik eraman momentuko.
Ondoko hitz ordüa XEEK izeneko kolektiboarentako oküpazione bat izanen da, momentuko leküa eta data ez dira aipaturik izan.
Dorothée Nabarra Lakarriko mera:
Bernard Lougarot Gotaineko mera:
Johanes Etxebarria XEEK Kolektibokoa:
Eztabada osorik:
Twitter sare zozial famatüa jabegoaz kanbiatü da !
Iraültza ttipi bat izan da sare zozialen mündüan 44 miliar euroentako erosi beitü Elon Musk amerikain famatüak.
Twitter-en arrakasta hor bada 400 miliu erabilzalekin, ez dü orano bere ekonomikoko mudela atzaman.
Püblizitateak ez zaüe aski bizitzeko eta jabe berriak bida bat beno haboro ikertü dü sos galtzen eküatzeko.
« Twitter blu » pakatzen den twitter bat proposatü dü eta langile hanitxen kanporatzea plantatü
Elon Musken demokrazia eta twitterren ikuspüntüen emaiteko ikusteko manerak eztabada pizten dü ere
Nicolas Jaimes "minted" web aipamenetan jakintsü den hedabidearen sorzalea:
Berriz ere bi eüskal preso politikoek baldintzapeko askatarzüna galtegin düe. Galtoer arrapostüak ostegünean ükenen dütüe.
Parada hortan 4 alkarretaratrze antolatürik dira ipar eüskal herrian: Maule, donibane lohizüne, Baiuna eta Donibane Garazin.
Arrapostüa baikor edo ezkor izanik ere, hitzordüa arratseko 7 orenetan ostegünean Mauleko meria aitzinean.
Jojo Malharin:

