Berriak

Urte oroz ehünka izen elkitzen badira, aurtenkoetan Josette Jimenez Mauletarra ere bai agertu da horietan.
Su ehaile eta erizain, bere bizia besteen zerbütxüan ezarri beitü dü ohore hau ükenen.
30 urte su ehaile dela Maulen, 2010an Haitin joan zen lagüntzera lürrikadaren ondotik, speleologiako sokorri taldean da ere bai eta lehen sokorri kurtsoak emaiten dütü.
Zeremonia bat antolatü gei düe aurten medaiaren errezebitzeko ofizialki.
Josette Jimenez :
Barantailaren 6 eta 7an bi lürrikarrek Kurdistaneko ipar eta mendebaldea hunki dütüe.
Igaran astean Reso xiberoan bizi den kurdoarekin mintzatü ginen, harat hullantü da eta hantik berriak eman dereizkü :
Neskenegün goizan Maulen sortü den erretreten erreformaren kuntreko batzordeak erreferendum bat antolatü züan.
Mauleko 4 sargietan manifestalariek autoak eküarazten zütüen jenteen bozkarazteko : erretreten erreformaren kuntre edo alte ?
Barnekaldean ekintzak hedatzea zen helbürüa bai eta jenteen abisaren biltzea eta haiekin partekatzea.
2 postü erdiren galtzeko mehatsüari bürü egiteko astelehen goizan eskola oküpatzen hasi dira.
Jente hanitx hüllantü da baita Iñaki Echaniz depütatüa baita Eric Casana Ikuskaria ere bai.
Deliberoa martxoaren 9an hartürik date.
Josette Bosq Musikildiko mera:
Silvie Martinez etxekoa:
Neskenegünean Maule eta Donibane Garazin manifestaldiak izan dira. Maulerat 40 bat pertsona hüillantü dira.
Zentako ? Arrapostüak heben:
