XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Apirilaren 2an, 43 herrietako 40 ordezkari jüntatü dira Mauleko zindikateko egoitzan igan urteko kontüen bozkatzeko.

Aho batez onartürik izan da 22 600 €ko defizita, errezetak 425 000€ koak izan direlarik aitzin kontü orokorrarentako.

Aurtenko aitzin kontüak ere batetan bozkatü dira. Bideen arra berritzeak, ur ütürrien kalitate zaintzea eta üjatüzko entretenitze laner lotürik direnak.

Bortükaren aldetik, Xibero kanpoko artzainer batzarri eginen da aurten ere leküa baratzen zen 4 olhetan. Buru beltza alkartearekin partaidetza indartzea aipatü da ere bai.

Oihanaren kudeketaren aldetik, bagoa ez da nahi bezala saltzen, eta sos ütürri nausi bat izan ondotik, ez da nahi bezala balorrizatzen ahal egürra azken urteetan. 

Jacques Barreix eta Josy Arrosagaray :

Kuntüak ez dütü bozkatü Mauleko opozizioneak

Mauleko kuntüek eztabada sortü düe azken kuntseilüan !!

Louis Labadot merak eta bere ekipak presentatü düen kuntüek opozizionearen kerexüa ekarri düe.

Aitzineko kuntüen bilana, bena süstut 2022ko aitzin kuntüek « aitzina maule » eta « agir ensemble pour mauleon » oposizionen arreküra pizten dü.

Irabarneko gaztelüan « régie » baten sortzea deliberatü dü Mauleko meraren ekipak.

Arriskütxüegi opozizionearen arabera ikustez jadanik Mauleko hiriak zor düana.

Mauleko merari üdüritzen zaio projeta untsa lantürik dela.

Valérie Nabarra izentatü dü Irabarneko gaztelüaren joanarazle bezala.

Bestalde Mauleko ospitaleak ofizialki badü züzendari berri bat ere, hura ere iragan astean hasirik

 

Louis Labadot mauleko mera:

Benat Elkegarai aitzina maule opozizionekoa:

Previous Next

Ostiral gaüan 40 bat pertsona bildü dira Atarratzen espekulazionearen arrenküra aipatzeko.

Martxoaren 12an 300 jente bildü ziren Lakarrin borda baten saltze prezio ikarragarria salhatzeko. Antolazaleek deitürik, herritarrak eta haütetsi zonbait bildü dira.

Abis desberdin hanitx entzünirik izan dira, bai eta galto eta kezka hanitx aipatürik izan dira.

Xehetarzünak gure erreportajean :

Previous Next

APIRILEKO ARRAINA zen!!!!

 

Lakarrin 8.000 eurotan erositako borda bat 370.000 euro ungurutan saldurik izan zen, eta hori salatu.

Aldi hontan estatu txarrean den Montoriko borda bat  100.000 eurotan salgei jarri du Lakarriko merak.

Alta hura izan da espekulatzailegoaren lehen salatzalea.

Beñat Etchebest eta Dorothé Nabarra :

Spekülazionearen eküazteko jünta bat plantatzen da gaur Atarratzen.

Spekülazionearen eküazteko jünta bat plantatzen da gaur Atarratzen.

Azken aste horietan alojamentüen prezioen hantzeak eztabadak sortü dütü Xiberoan.

Lakarriko borda ttipi baten saltzeak züan süa piztü eta geroztik beste kasürik agertzen dira ere.

Agentzien egiteko manera salatürik da partikülarzki.

Hartakoz gaur 8orenetan Atharratzen jünta proposatzen da oroer zabalik dena

Peio QUIHILLALT Ligiko mera gure goizanko kümita zen horren aipatzeko: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan