XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

1 000 000 ko salmenta Iratiko etxoletan

Neskenegün goizan xiberoko sindikateko urteko azken biltzarra igaran da. Eta hontan aurtenko kontüen bilan bat egin da bai eta egünko arrenkürak aipatü. Aurten 2014an eta 2020an bezala hurra jinarazi behar üken düe ments beitzen. Eta horreri ihardesteko hantik igaiten den ütürri baten erabiltea pentsatzen hasi dira.
Jatetxearen eramaileak ere bai joaitekoak dira eta dagün urtean sindikatak ez du erabilpena alokatüko bena bai bea hortaz ardüratuko.
Hots düala urte zonbait saltegiarekin egin ziren bezala. Lehen hau ere bai pribatuer alokatzen beitziren.
Saltegian justoki tona bat gazna saldürik izan da aurten markak oro haustez.
Ondoko urtentako ibilbidearen finkatzeko "diagnostique pastorale" izeneko ikerketa bat eramanen due ere.
Xehetarzünak Jacques Barreix :

Inglaterran bazterrak harrotzen!!

Inglaterran üda hontaz geroz greba franko bada eta sail ezberdinetan!

Prezio emendatzeekilan gero eta gaitzago da duinki bizitzea.

Hedabideetan güti baizik ez da aipatzen, bena badügü xantza xiberotar bat aspaldian han bizi beita.

Annie Aguerre: 

Giltzak:
Previous Next

40 minüta iraün dütü astelehen arratseko Mauleko kontseilüak.

Galto ofizialak oro aho batez onartürik izan dira.

Beste maneraz jin diren galtoek ez düe eztabadatzeko baimenik üken.

Bildüma Louis Labadot merarekin: 

Previous Next

Peio Etxeleku kanboko EAJ-PNVko haütetsiaren  üngürüan 42 haütetsiek bat egin düe ideia baten üngürüan: herri alkargoako gobernantzak ez düala hola jarraikitzen ahal. Antolaketaren arrapentsatzen ariko dira alkarrekin.
Haboroxienak herri ttipienak dira eta horietarik biga xiberotarrak dira : Larraine eta Berrogaine-Larüntze.
Baliteke bigerren koalizone bat bidean litzateala, Eh baiko haütetsien üngürüan.

Eüskal herri alkargoako Larraineko ordezkaria den Ximun Accoceberry:

Urrüstoi-Larrabilen xede hanitx!!

Xede hanitx baldin badira lan hanitx eginik izan da Urrüstoi-Larrabilen.

Etxe ta etxalte arra hartze, ilherri moldatze, bide erregülarizatze eta beste.

Allande Davant herriko aüzapeza: 

Giltzak: ,

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan