XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

13.000 jente erretreten erreformari EZ erraiteko !!!

Sindikatü oroek deitürik, jenteak arrapostü eman dü nahiz eta aro txarra izan!

13.000 bildü dira Baionan eta 14.000 Pauen.

Gü ere han ginen, manifestaldiko jakilegoetaz (lekükotarzünetaz) gain, segida nolakoa datekean ikusiko dügü:

Segidarentako hitzordüa astearte arratsan 7etan Mauleko zerbütxügüneko Orhi gelan.

Previous Next

Asteharte gaüan frantses gobernüak erretretaren erreforma berria aurkeztü dü.
55 urte petik direnentako erretreta 64 urtetara gibeltürik izanen da eta 43 trimestro kotizazione beharko da.
Bestalde erretreta sistema bereziak deseginen dütüe denek ber erretreta sistema ükeiteko.
Horrek Frantziako 8 sindikatü nausian kexüa sortü dü. Mobilizatzea deitü düe urtarrilaren 19an.

LAB sindikatüa ere karrikan date. Jojo Malharin-ekilan erreforma hori aztertü dügü :

 

Previous Next

Mauleko kuntseilüan bedezi mentxa edo indüstriarentako lür mentxa bezalako geiak aipatürik izan dira : eztabada eskaza salatürik izan da berriz ere !
Lehenik merak gei zonbait aipatü dütü, horietan Irabarneko gaztelüko prezioen emendatzea, hiltze penaren kontreko herri izatea besteak beste.
Ondotik beste kontseilleren galtoer arrapostü eman dü, hauek bi egün lehen izkibüz igorri zütüen.
Bedezi gütitziari aurre egiteko igaran ostiralean lan bilküra bat antolatürik izan da parte harzale desbardinekin.
Bestalde entrepresentako lür eskaza aipatürik izan da, Lagarde enpresak 15 lanpostüen sortzeko xedea dü jadanik 25 dütilarik, bena ez badü lürrik atzamaiten Xiberotik joanen da.

Louis Labadot :

Mixel Etxebest :

Beñat Elkegarai :

Previous Next

Mauleko gazteen kontseilüa düala urte bat biltzen da eta 23 mauletar gaztez osatürik da, 10 eta 11 urte artean dütüenak.

3000 euroko aitzinkontü batekin projetak egiten ahal dütüe eta hilabeteroz ondarkinen biltzeaz gain, igaran astelehenean Mendialdeko bibilgünean askatarzün arbol bat lantatü düe.

Lina Bassano Mauleko gazteen kotseilüko kidea :

Previous Next

Neskenegün goizan bildü dira Ipar Eüskal Herriko haütetsiak Eüskal Hirigüne Alkargoako osoko bilkürarentako. Hebenko herrier haboxienik interesatzen zaizküdanetan : Euskal mendiaz 2022-2026eko plana finkaturik izan da eta 10 miliu izan behar zen sos zama proiektuentako doblatürik izan da.
Sos zama horik herriek galtegiten ahal dutue lurraldeko poloari xede zonbaiten finantzatzeko %20eko heinean. Larrainek adibidez üken züan bere eskolarentako, edo Gotainek bere gelaren arraberritzeko.
Lehentze zen ere talde politikoek parte hartu direla, azken astetan 2 sortürik izan beitziren
Ximun Accoceberry Larraineko haütetsia eta Elgarrekin Herriarentzat taldekoa :


Peio Quihillalt Ligiko haütetsia eta Bil Gaiten taldekoa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan