Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

400 bat pertsona bildü dira langileen züzenen alteko borroka egünean. Üsatüan bezala bi manifestaldi ziren : CGT, FO eta FSU alde batetik eta Xiberoko beste kolektibo andana bestetik (ELB, LAB, Les Colibris blancs, Etorkinekin, BDS boycott Israel, Xiberoko bidearen kuntreko kolektiboa, Xiberoko feministak, XEEK).
Bietan gure mikroa paseatü dügü :
Mauleko herriak berriz biazkatze bat antolatü dü. Burgiko herritik landa, Erronkariko ibarretik landa, oraikoan Palestinako Balata errefüxiatü herriarekin jüntatü dira.
Erran behar da iragan urtean Mauleko kontseiler zonbait Palestinalat izan zirela Xiberoa Palestina alkarteko kidekin.
Dagün astean palestindarrak dira horra, hautetsiak eta dantza talde bat. Gure bazterren ezagütarazteko egitarau aberatsa sortürik izan da.
Xiberoa Palestina alkarteko Johanne Foirien eta Bertrand Dhulst :
XEEK Xiberoan Espekülazionearen Kontreko Kolektiboak antolatzen düan 2. oküpazionea da.
Irabarneko karrika erditan den bigerren etxe batetan 20 bat pertsona sartü dira. « Bigerren etxeak : herrien ehaitea » mezüa ikusten ahal zen etxearengainen.
Kolektiboak salatzen dü badela 40 urte etxe hortako jabeak üdan bi astez baizik ez direla jiten.
Ondotik, Irabarneko herriaren üngürüa egin dü taldeak hütsik diren beste 9 etxeren aitzinean « etxe hütsa » mezüaren seinalatzez.
Han ziren zonbaitekin mintzatü gira :
Xiberoko feminista taldeak eta Tünaka alkarteak antolatürik Kakotxan ostiralearekin « les Aglomerées » kolektiboaren ezagützeko parada date.
Dijon-eko militantzian ikusiz gizonek lekü guti uzten züela emazteer, emazte talde bat bildü zen haien bizipenen partekatzeko. Idazte tailer bat abiatü züen beren artean eta horek 15 urte irain du.
Idatzi horietarik libürü bat elki düe « Subtil beton » izenekoa.
Marie Fleuri xiberoko feministen taldekoak haboro erraiten deikü :
Urte bat eta erdiz baztertü ondotik, ez beitzüen pikota edo txertatzea honartü; osagarri ministroak honartzen zütüala erran dü.
Baztertü edo tzilintzautürik den Flori P. bedezi liberal ohia entzüngei:
Oranokoan ez dira lanean arra hartürik...

