XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

1512an konkistatürik izan zen Xiberoa.

Nola? zentako?

Nola heltü gira gure egünko egoeralat?

Zoin izan dira gure eskümen galtzeen ürrats nagusiak?

Eüskal Herriko historiaz idatzi düan Jean Louis Davant:

Previous Next

Igan asteazkenean, 30 bat jente bildü dira Mauleko Irati gelan, Pierre Bourlier-en behatzeko, eta azken 2 urteen bizipenetaz eztabaidatzeko.

Xiberoko anti-paz biltzarrak deitürik, osagarri ürgentziak nola egiazko arrenkürak gorde dütüan jorratü da.

Lojika politiko honek zer nolako mündüa eraikitzen ari den tipiltü da Pierre Bourlier Ecran Total (mündü informatizatü baten kontra) taldeko lagünarekin.

Bigerren parte batez, lekükotarzünak eta lotsak partekatü dira hor zirenen artean.

Hona gaüaldi horren grabaketa, Pierre Vislerren eskütik :



 

 

 

Previous Next

Düala bi urte ezagützen dügün egoera aipatzeko mintzaldi batetara kümitatzen zütüe “anti-pass” kolektibokoak.

Pierre Bourlier laborari eta idazle da.

“Puçage”aren kontre hasi zen borrakan duala urte, biziaren numerizazioaren kontre. Haren ustez, ezagutu dugun krisi sanitarioaren kudeantzak urrats berri bat eman du zentzu hontan

Pierre Bourlier

hitzordüa asteart arrats hontan 20ak30tan Mauleko zerbutxu guneko Irati gelan.

Bestalde, "anti-pass" taldekoek urtarrilan bezala igaran astean bedezi, farmazialari eta prentsa kümitatu düe.

Covidaren küdeatzea nola eta zentako hola eginik izan zen argitzea zen helbürüa.

Xiberoko botzakoak baizik ez gira joan, hortaz ari zaikü taldeko Maitena :

 Baztertürik edo tzilintzautürik izan den Mauleko ospitaleko langile bat, Emmanuelle Mischler:

Previous Next

Korsikarrak arra-altxatzen dira !

Azken egün horietan Corte, Bastia ala orano Ajaccion manifestaldi mugimendütxü izan da.

Harri igorte , bitrina hauste, eta hamar bat zauritü poliziarekin izan diren zoin gehiagoketan..

Yvan Collona presunearen kasüak  dü süa piztü.

Iragan astean Frantziako presuntegi batetan nabela kaldü batez  larriki zauritürik izan zen.

Korsikarren galdoari hala nula  presuneen hüllantzeari arrapostü baten haidütü dira Frantses estaturaren ganik

Gaur manifestaldi bat eginen da Maulen 7tan herriko etxean korsikaren süstengüz

 

Jean Joseph Paganelli Korsikako ikasle sindikateko  consuta dja djuventu corsuko mihia: 

Jean Guy Talamoni Korsikako asambladaren bürü ohia:  

Previous Next

Lakarriko kontseilüak züan neskenegün hontan mobilizazionealat deitü.

Kostaldeko etxebizitza arrenküra Xiberoalat lasterkaz hüillantzen ari da…

Mobilizatze honen arrazua : 2015an 8000€tan saldürik izan zen borda bat, egün 350 000 €tan salgei dela. Hau prezio ofiziala da, pentsatzen ahal da xehez ere parte bat pakatürik dateala.

Herritar gazte edo adineko eta haütetsiak nasaiki agertü dira beren lotsaren agerrarazteko. Azpimarratürik izan da holako prezio bat igaiten üzten bada, merkatüan erreferrentzia gisa hartürik izanen dela.

Iniziatibaren lehen ürratsa zen aste undar huntan, gazteak Xiberoan bizi ahal ditian prezio hunargarri batetan.

Oroer zabalik den lan bilküra bat antolatzen düe , martxoaren 25an gaüko 8orenetan Atharratzeko Etxahun gelan.

 

Manifestaldian bildü lekükotarzünak :

Neskenegün goizan xüxenean igan den emankizün osoa: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan