Berriak

Azken urtetan bezala eüskaraz prosatazen düe aktibitate andana bat Idauzen. Hortaz gain, Sohütan eta Alozen ere batzarriak badira. Programa heben adostü badüe, xehetarzünak biltzen dütügü Laurentx Uthurralt Idauzeko günearen züzendariarekin :
Neskenegünean, ahalen festibalaren bigerren edizionea antolatürik izan da Maulen.
Helbürüa da aktibitaten proposatzea elbarritürik diren jenteer eta ber denboran erakustea elbarritürik ez diren jenteer beste bizitzeko manera bat.
Egünaldi aberatsgarri hortarat hüllantü gira :
Bekat’uros izeneko LGBTQI+ hitzordüa hüllantzen da bigerren aldikoz Atharratzen !
Iragan urteko edizione arrakastatsütik landa, aurtenko besta handitzen da bai eremüz eta programazionez ere.
Peko trinket eta ostatüaz gain, gaineko merkatü aterbetüa ere erabiliko da.
Bertso, kontzertü eta DJ-ez josirik izanen da egünaldia.
Eta berrikuntza nausia aurten izanen da harrotarzün ebilte bat eginen da Atharratzeko karrika üngürüaren egitez
Antolakuntza gaitza delakotz lagüngoaren beharra düe « prefosta » eta « altxalili » antolazale alkartek
Maiana eta Ilorra :
Collectif souletin izeneko alkarteak bere 2023 urteko bildüma egin dü.
Urte oroz bezala, Epizeria Soziala proposatürik da beharrean diren Xiberotarren lagüntzeko, eta horren gain, aurten 10 bat talier proposartürik ziren belaünaldi güzier.
Xehetarzünak Miren Juzan, alkarteko langile batekin :
Boliviaren aldeko alkartearen biltzar nausian ebili gira, xede berrietaz püntü bat egitez.
Madouce Araguas :
