Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Zinema gelako egitaraua
Emankizüna
TUMATXATXATXA !!!
Artxiboan



Bihotzeko ostatüak edo Restos du Coeur delako alkartearen negüko kanpaina laster hasiko da (abentüaren 7an). Coluchen bidea hartü düenek bi permanentzia eginen dütüe dagün astelehenean eta ondokoan (azaroaren 16 eta 23) Mauleko sühilzaleen egoitza ohian. Iragan urtean jadanik, apairü horien beharrünean zirenak bikoiztü ziren aitzineko urtetik.
Terre Verte alkartea prentsaren aitzinean agertü da aste hontan Donapaleün. Sarrikotapeko alkarteak ahal düan güzia egiten dü Bil ta Garbi sindikatak haütatü bidea okerra dela egiaztatzeko. Aipatü gabe izan ziren bilküra eta manifestaldi ezberdinak, 2008ko herrietako haüteskundeetan,Terre Verte alkarteko kide den Laurent Etcheberry aüzapez izendatürik izan zen.
Apetab 64 alkarteak Tarijako (Bolivia) haurren süstengüz kantaldi bat antolatzen dü neskenegün hontan Sohütako elizan gaüko 9etan. Xiberoko Botzean düala urte pare bat Mathieu Jaragoyhen Berrogaineko gazteak hego Ameriketan egin bidaje bat aipatü zeikün. Herri bat beno haboro zeharkatü zütüan urte batez, horien artean Bolivia. Han, leküko alkarte batetan ari izan zen lanean, karrikan bizi diren haurren eskolatzeko, eta inganioen proposatzeko.
Clic Xendak antolatürik beste alkarteen lagüntzarekin, Aste urdina egiten da Xiberoan ere urtez-urte. Adinetakoer informazioa ekartea eta belaünaldien arteko zübü bat proposatzea da xedea, gazteak adinetakoekin nahastez. Bereziki erretretan sartü berri direner, beren denbora libreaz zer egiten ahal düen jakinarazi nahi zaie.
Mauleko Kürütxe Gorriak üsatü formakuntzak proposatüko dütü berriz ere. PSC1 diploma, hots lehen sokorrietako diploma kausitzea da alde batetik proposatzen düana. Norbait trenpü txartzen delarik, segidan zer egin behar den jakitea da beraz holakoetan ikasten. 




