Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Ipuinak 2012-2013
Emankizüna



Osagarri eta segürtantxa lanean zerbütxüko, injeniür bat dohainik urte batez Herrien zerbütxüko ! Herri Alkargoa konbenio baten izenpetzekotan da Nazional mailako Prebentzioa Fondoarekin. Istripüen prebentzioa eta herriko langileen segürtantxaren hobetzeko, injeniür baten zerbütxüak, baliatzen ahalko dütü Xiberoa Herri Alkargoak eta interesatürik den edozoin Xiberoko Herriko-Etxeak. Hortakoz, Herriek nahikuntea erakutsi behar düe. Herri güzietan badira herriko langileak, izan dadin idazkarigoan, eskolako kantinan edo entretenio lanetan. Langile horien laneko segürtantxa aüzapezen ardüra da eta abiatü ürrats honekin, horren hobetzeko parada ezinago hona eskentürik zaie.
Xiberoko Osagarri Taldeak zütüan eraiki, Planing Familialeko aldikak, eta Algarrekin Bizi, herbaltüer hersatzen den egitüra. Janari sano baten üngürüko aipaldi edo gidatzeko arrisküetaz ere, hitzordüak eskentü dütü talde honek. Berriki, «Banga» izeneko aldika ere sortü dü taldeak, gazteer hersatzen da bereziki. Güne hortan, anonimoki eta dohainik, gazteek aipatzen ahal dütüe, beren etxeko edo bedezi arrunt bati aipatzera ausartzen ez diren nahi gabe edo arrenkürak. Nerabetza- edo “adolescence” delako hortan agertzen diren nekeziak dira orohar agertzen gazteen beitan, korpitzaren kanbiatzea, sobera edo gütiegi jan, besteak beste… « Banga»ren aldika, barantailaren 2an date, eta funtsean asteazken güziz bezala, 13.30tik - 15.30ra Mauleko zerbütxü günean, dohainik eta anonimoki.
Garona-Gaineko Erakaskuntzaren Liga egitüra, Okzitaniako Tolosa eskualdekoa, Idauze-Mendin den Mendipea herbaltüen aterbetxearen kudeaketaz ardüratüko da hebentik aitzina. Bost urtez hor egon den Hanima alkartearen segida hartzen dü beraz. Izan ditian haurrak, gazteak, gehitüak ala adinetakoak, adin güzietako ahalmen gütitako jenteer batzarria eginen dü. Xiberoan, üngürümenari lotürik den inganio eskentza zabal bezain aberatsa baliatüko dü, pübliko berezi horren gizarteratze helbürüarekin. Garona-Gaineko Erakaskuntzaren Ligak bi urteko hitzarmen bat izenpetü dü, Idauze-Mendiko herriko-etxearekin. Max Routier Ligako ardüradünak erran deikünaz, 2011an beren eskentza ezagütarazteko lanean ariko dira, 2012an ekilibrio ekonomikoaren lortzeko asmüarekin. Beren xedea epe ertainean kokatzen dela gehitü deikü, prezione ekonomikorik gabe lanean hasiko dira aurten.
APETAB 64 alkarteak bere biltzar nausia egin berri dü. 2010ko urteari so txosten baikorra elki düe ustegabeak izanik ere. Dakizüen bezala, 





