Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Herrien bisita
Emankizüna



Interface alkarteak nekezian diren jenteak enplegatzen eta lagüntzen dütü, enplegü edo osagarri mailan baita ere egün oroztako bizian izaten ahal diren trabak gaintitzen. Inserzio alkarte honek langabeak lanarazten dütü hargingoan eta zurgintzan. Maulen den zurgintzaren lankian, bide bazterretan ikusten diren pik-nikako mahainak eta jargiak egiten dütüe. Autokarra ekürüagiak ere egiten dütüe eta zurrezko beste lan xehe zonbait. Armand Elgoyhen, sortzez Larrainekoa, da lankiaren joanarazlea. Zurgina ofizioa erakustea eta erakastea ixeatzen da eta erran deikü ez dela beti aisa nekezian diren jenteekin lan egitea eta ofizio horren gustü emaitea. Bakotxaren egoera kontütan hartü behar dela eta beren ahalen araberako helbürüak finkatü behar direla geihitü deikü.

6 hilabete ! Hona zonbateko epea eman düan Paueko Auzitegi komerzialak, Olorueko poliklinika salbatzeko. Olorueko poliklinika auzitan emanik da alokaiderik ez pakatzea gatik eta bestalde, 800 000 euroko ziloa aitzin ikusirik beita aurtenko kontüetan. Ez da sürprisa handirik izan beraz, Olorueko Poliklinikaren geroa ez da orano argitüko. Erran bezala, 6 hilabete baratzen dira, Klinikak, Hospitaleak edo Herriko Etxeak elkibide bat atzaman artino. Proiektü azkar bat muntatzeko, Auzitegi Komerzialak epea beraz üzten deie. Ageriko orai, podere püblikoek eta egitüra ezberdinetako ardüradünek zer erabakiko düen. Argitarzün haboro erran bezala, 6 hilabeteen bürüan.
Xiberoan, Basabürüko Alkarteen Etxea eraikiko da 2011an, hola deliberatürik izan da abentü hatsarre hontan egin den Basabürüko Sivomaren biltzarrean. Alkarteen Etxea Atarratzeko kirol gelari lotürik date. Egoitza berriak 160 m2 neürtüko dü eta 200 000 eurok kosteko dütü. Orotarat, % 50 edo 60 heineko sos lagüntzak esperantxa dütüe. Obrak dagün bedatsean hasiko dira eta larrazkenean esperantxa düe estrenetzea. Hatsarrean, Zibero Sports eta Atarraztarrak pilota batarzünak egariko düe gela bena beharren araberan kantonamentüko alkarte güzier zabalik date.
Izan dadin Kameruneko edo Frantziako agintarien ganik, Les chemins de Lokoti alkarteak, bere lanaren balioa ezagütarazten ari da. Bada hiru urte orai osagarri sailaren garatzeko lanean ari dela Kameruneko Lokoti eskualdean. Beharren neürtzea izan zen lehen ürratsa. Gero egoera txarrean zen hospitalea berritürik izan zen. Materiala ere igorririk izan zen eta emazte bolondres gazte bat han egon da, formakuntza, hur, ala osagarri mailan diagnostika baten egiteko. Anartean gaüaldiak antolatürik izan ziren hemen sosaren biltzeko. Ber denboran, Lokotiarrek alkarte bat sortü düe han, desmartxaren jabe izaiteko gisan. Lana izigarria da zeren eta artatze lanetan hasi aitzin baldintza honak sortarazi behar beitira. Hur küdeaketan, eritarzünen prebentzioan eta formakuntzan izanen dira dagün urteko lana ardatz nausiak.
















































