- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 2794
H.A.D Xiberoan
H.A.D, Hospitalisation à Domicile edo « Etxen Ospitalizatzea » egitüraren Xiberoko adarrak bere lehen urtebürüa ospatü dü berriki. Bedezi, erizain, psikologo eta gizarte-lagüntzale, egitürak orotara 10 bat langile enplegatzen dü, 15 bat eri artatzeko. Bedeziaren baimena eta jarraikiarekin, ospitalean artatürik izateko partez, eriak artak etxen ükeiten dütü. Ospitalean eskentzen diren ber artak dira, gehitzez familiaren üngürüamenak eriaren xendatzeko ekartzen ahal düan lagüngo morala. Holako zerbütxü baten plantatzea, familia baten ükaiteak aisatzen dü. Bestalde, hala beharrez, ospitaleetan atzamaiten den ber tresneria baliatzen da. H.A.D, Hospitalisation à Domicile edo « Etxen Ospitalizatzea » egitüraren Xiberoko adarra « Clos des Dominicaines » delakoan, hots Belzunce karrikan edireiten da.
Entzün Régis Claverie , "Hospitalisation à domicile"ko ardüradüna :