XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Eliza Katolikoak JMJ edo Mündüko Gazteriaren Egünaldiak antolatzen dütü dagün agorrilaren 16tik 21eala Madrilen. Eüskal Herria Españatik hüilan izanez, heben mündüko gazteer batzarri eginen zaie agorrilaren 11tik 15ala. Jenteen etxeetara errezibitüko dira, lehentarzüna emanez Madrilera joanen diren hebenko gazteer. Egünaldi horik zer diren, nola iraganen diren eta ikusteko nor prest den mündüko gazte horier batzarria egiteko, bilküra bat antolatürik da martxoaren 5ean neskenegün goizarekin Pitzgarri alkartearen egoitzan Maulen 9.30etan. Bilküra ororer zabalik da.

Entzün Maite Hirigoyen Pitzgarriko animazailea :

Osagarri eta segürtantxa lanean zerbütxüko, injeniür bat dohainik urte batez Herrien zerbütxüko ! Herri Alkargoa konbenio baten izenpetzekotan da Nazional mailako Prebentzioa Fondoarekin. Istripüen prebentzioa eta herriko langileen segürtantxaren hobetzeko, injeniür baten zerbütxüak, baliatzen ahalko dütü Xiberoa Herri Alkargoak eta interesatürik den edozoin Xiberoko Herriko-Etxeak. Hortakoz, Herriek nahikuntea erakutsi behar düe. Herri güzietan badira herriko langileak, izan dadin idazkarigoan, eskolako kantinan edo entretenio lanetan. Langile horien laneko segürtantxa aüzapezen ardüra da eta abiatü ürrats honekin, horren hobetzeko parada ezinago hona eskentürik zaie.

Entzün Jean-Louis Sallaberry Mitikileko aüzapeza :

Garona-Gaineko Erakaskuntzaren Liga egitüra, Okzitaniako Tolosa eskualdekoa, Idauze-Mendin den Mendipea herbaltüen aterbetxearen kudeaketaz ardüratüko da hebentik aitzina. Bost urtez hor egon den Hanima alkartearen segida hartzen dü beraz. Izan ditian haurrak, gazteak, gehitüak ala adinetakoak, adin güzietako ahalmen gütitako jenteer batzarria eginen dü. Xiberoan, üngürümenari lotürik den inganio eskentza zabal bezain aberatsa baliatüko dü, pübliko berezi horren gizarteratze helbürüarekin. Garona-Gaineko Erakaskuntzaren Ligak bi urteko hitzarmen bat izenpetü dü, Idauze-Mendiko herriko-etxearekin. Max Routier Ligako ardüradünak erran deikünaz, 2011an beren eskentza ezagütarazteko lanean ariko dira, 2012an ekilibrio ekonomikoaren lortzeko asmüarekin. Beren xedea epe ertainean kokatzen dela gehitü deikü, prezione ekonomikorik gabe lanean hasiko dira aurten.

Entzün Max Routier ardüradüna :

Karkaila-Xiberoak buraso eta haurrentako aktibitateak aitzina jarraikitzen dütü. Ait’amak biltzen dira, ideien trükatzeko eta jakitate berrien ezagützeko nahiarekin.  Hezkuntza, ontsa izatea, osagarria lantürik dira tailer, mintzaldi eta aktibitateen bidez. Ez ezagütürik diren beste alternatiber ere interesatzen da Karkaila-Xiberoa, kinesiologiaz, natüropatiaz, reflexologiaz, gaüza berrien ezagützeko nahiküntearekin.  2010an franko inganio antolatü dütüe Haurra alkartekoekin. Karkailarentako gogoeta nausia komünikazioan bermatzen da, haurren eta ait’amen emozioneak eta beharrak errespetatzez  eta kontütan hartzez. 2011ko egitaraoan, komünikazio lankiak, ñeñen masajeak, zurrezko joküak eta mintzaldiak jarraikitzen dira. Dagün hitz ordüa barantailaren 15ko finkatürik da « Nola hobeki komünikatü bere haurrarekin », Jacques Salomeren metodoaz bermatüz, Valérie Nabarra animazailearekin.

Entzün Maider Sarasola Karkaila-Xiberoa alkarteko lehendakaria :

Xiberoko Osagarri Taldeak zütüan eraiki, Planing Familialeko aldikak, eta Algarrekin Bizi, herbaltüer hersatzen den egitüra. Janari sano baten üngürüko aipaldi edo gidatzeko arrisküetaz ere, hitzordüak eskentü dütü talde honek. Berriki, «Banga» izeneko aldika ere sortü dü taldeak, gazteer hersatzen da bereziki. Güne hortan, anonimoki eta dohainik, gazteek aipatzen ahal dütüe, beren etxeko edo bedezi arrunt bati aipatzera ausartzen ez diren nahi gabe edo arrenkürak. Nerabetza- edo “adolescence” delako hortan agertzen diren nekeziak dira orohar agertzen gazteen beitan, korpitzaren kanbiatzea, sobera edo gütiegi jan, besteak beste… « Banga»ren aldika, barantailaren 2an date, eta funtsean asteazken güziz bezala, 13.30tik - 15.30ra Mauleko zerbütxü günean, dohainik eta anonimoki.

Entzün Marie-Christine Lagrange bedezia :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan