XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Deüs ere berriagorik, Mauleko faktür grebalari eta züzendaritzaren artean ! Faktürak greban dira arramaiatzaren 14az geroztik, lanpostü bat desagertarazi nahi delakoz. Postako züzendaritzaren araberan lan zama ttipitüko da orano ondoko hilabeteetan bena faktürek ez düe berdin ikusten. Düala 2 urte, hiru lanpostü desagertarazirik izan zen ber estakürüekin, frogatü delarik lan zama ez zela ttipitü züzendaritzak hitzeman züan heinean. Ondorioz, faktürek lan haboro egiteko üken düe. Orai, beste lanpostü bat galtzekotan da eta faktürek ez düe hori honartzen. Asteazken goizanko bilkürak ez dü deüs eman eta dagün astean berriz bildüko dira tratüari segida baten emaiteko. Artean, faktürek eginen düen biltzarrean deliberatüko da, zer segida emanen den greba mugimentüari.

Entzün Jean-Louis Leurgorry Mauleko postako faktüra :

Postako faktüren hiru laurdenak greban dira arramaiatzaren 14 hontan. 18 hilabetetarik egiten den berantolaketaren ondorioz, Mauleko posta lan postü bat galtzekotan da orano. Düala 2 urte jadanik, hiru lanpostü galdü zütüan, lan zama % 7ez ttipitü behar zelakoan. Azkenean, % 2ez baizik ttipitü zen, hots, lan haborokina faktüren gain egon da. Aurten, postaren züzendaritzak, bere kontüen araberan, lan zama % 3ez ttipitüko dela orano ere. Hortarik abiatürik nahi dü beraz lan postü bat elki. Faktürak ez dira ados eta bihar goizan 7.30tan bildüko dira berriz, zer jarraikia emanen den grebari erabakitzeko. Ondotik, goizanko 10etan züzendaritzarekin bildüko dira.

Entzün Jean-Louis Leurgorry gütün ekarlea  :

Haririk gabeko telefoniaren lanjerak aitortzen dütüan delibero bat plazaratü dü, Europako biltzarrak iragan maiatzaren 6an. Deliberoan, « BIOINITIATIVE » egitürak argitaratü düan txostenari baieztapena emaiten deio, ohar franko egiten dütü eta aholküak ere emaiten. Zonbaiten baizik ez aipatzeko, telefonia mugikorraren arrisküak osagarriarentako frogatürik dira, izan dadin esküko telefonoa, wifia, wimaxa, bluetooth besteak beste. Haririk gabeko telefoniaren hedatzeko heinaren handizki apaltzea proposatzen dü eta Estatüak beren ardüraren aitzinean üzten dütü bi bide erakustez. Erran nahi beita, beren aholküak jarraikitzen dütüe, interes ekonomikoer bürü eginez edo jarraikitzen düe orai arte bezala, ardüra düen herritaren osagarriaren kaltetan.

Entzün Etienne Cendrier "Robin des toits" alkarteko kidea :

Osagarri sailan, barnekaldean ospitaleak ala kliniken etxekitzeko, ürratsak emaiten ari dira. Mauleko ospitaleko, lanen abiatzea 2013ko hitzemanik bada, Donapaleüko klinikaren geroa aipagei da azken aste horietan, Osagarri Ministeritza, Donapaleüko klinika eta Baionako ospitaleko ordezkarien arteko bilküra ezberdinetan. Dagün astean bildüko dira beste behin Pauen, klinikaren geroa segürtatü behar lükean xedearen modalitateen zehazteko. Eramaiten diren tratü horietan, amategia baratüko denez barnekaldean ondoko urteetan jokatzen da.

Entzün Mixel Etxebest Ospitaleko lehendakaria :

Alain Benaise Biarnesak asmatü düan hümanitario aterbea, Xiberoan eraikiko dira. % 95ez zürrez eginik den 15 metra karratüzko aterbe hori, lürrikara ala üholdeen ondotik baliatzen ahal da, bena sasulari edo bortüko langileentako ere baliagarri izaten ahal da. Hiru orenez tresna handirik gabe eraikitzen ahal da, 47 kilo pezatzen dü, haizea eta lürrikarari ontsa etxekitzen dü. Modülo bat besteari lotzen ahal da aisa, aterbearen heiñaren handitzeko. Aste hontan, "Mügarik Gabeko Medezien" alkarteko kideak Xarrikotapeala jinen dira Hourcade zurgintegiala aterbearen ikusteko. Xehetarzün habororentako, hona mail helbide hau : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Entzün Alain Benaise aterbe horien sorarazlea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan